XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

2018an, Mauleko sü ehaileek 495 elkaldi edo ateraldi egin dütüe.

2017ari konparatürik ehüneko 4,8ko emendatzea. 377 interbenzione jenteari sokorri ekartzeko izan dira, hots helkaldien ehüneko 76a, 42 süteengatik ehüneko 9aren heinean, 38 bideko istripüengatik, eta 30 interbenzione orokorrak eta 8 arriskü teknologikoengatik. Bataz beste hilabetekal 41 elkaldi egin dütüe, elkaldi bakotxak bataz beste 2 oren eta 18 minüta iraun dü. Elkaldien ehüneko 72ak egünaz egin dira. Mauleko sü ehaileen zentroan bakarrik 41 sü ehaile izatez nekeziak sortzen dütü, sü ehaile bolondresak ez baitira beti libratzen ahal edo sinpleki ez baitira beti hor. Hala izanik ere, botzik agertü zaikü Jesus Oliva kapitaina, neskenegünean egin diren urte oroztako agiantzetan, taldea gaztetü beita eta ikasleeri kolegioetan eskeiniko diren formakuntzak, biharko bolondresak ekarriko beidütüe. Azpimarratü behar da ere, Mauleko zentroa, departamentüan emazte gehien düan zentroa dela 12 sü ehaile bolondresekin. Jesus Oliva Mauleko sü ehaileen kapitaina :

Olentzero Xiberoan

Olentzero Mauleko karriketan ibili da iragan neskenegünean, haurrek batzarri ederra egin deioe, kantore, dantza eta bertsoekin! Hona nolako giroa zen:

Junes Casenave-Harigile zentü da

Junes Casenave-Harigile zentü da lauretan hogei eta hamalau urtetan. Sail arras ezbardin hanitxetan ekarpen handiak eginik pausatü da igante arratsean. Erakaskuntza eta apez lanez gain, gei ezbardin hanitxetan bere herexa utzi dü : eüskara, pastoral, olerki, mitologia, yoga, sendabelar, aro ala beste. Euskal irrati hauetan ere lagüntzale gisa erauntsi züan urte frankoz, (denbora karten araberako..) aroa emaiten. Dolüminak haren familiari eta üngürükoer. Haren ehortzetak asteazken arrestiritan iraganen dira 15:30etan Betharrameko fraidetegian. Harat joaiteko alkarrekila abiatze bat proposatürik da, arrestiriko 13:45etan Mauleko trein eküragia ohiaren plazan. Allande Socarros :


Jean Louis Davant :

Jean Michel Bedaxagar :

Jean Pierre Recalt :
Xiberoko Botza Irratia züetarik beti hüilant.

Emankizün ala kronika egileak, Herrietako berri emaileak, kirol sailako kolaboratzaileak eta orohar manera batez ala bestez Xiberoko Botza irratia lagüntzen düen jente güziak eskertürik izan ziren, ostiralean egin zen alkarteko biltzar nausian. Dinamika horrez botzik agertü ziren alkarteko ardüradünak, nahiz eta ekonomikoki 2017 eta 2018 urteak zailak izan zirela. Enplegüen süstatzeko lagüngoak ürrentürik, langile baten kontratüaren ez arraberritzea behartürik izan zen alkartea. Betiko « Etxez etxe » kanpañaz gain, Xiberoko enpresa haundieneri ertsatzen da orai irratia lagüngoa galdeginez, eta kültür alkarte nausieri ersatzeko xedea dü. Jentetarik hüilant izaiteko betiko xedea beretsirik izan da biltzar nausian, eta Sozial emanaldia berriarekin adinetakoeri ersatzeko nahiküntea erakusirik izan den bezala, ikasle eüskaldünekin zerbaiten egiteko xedea dü irratiak, dagün urtean. Allande Erreçarret :

Xiberoko karrikek ere bai beren izen eta zenbakiak ükenen dütüe laster

Euskal Herriko alkargoak proposatürik, Xiberoko herri güzietako karrikak izentatüko dira eta etxeer zenbaki bat emanen zaie, 2020an plantan ezarriko den zuntz optikoaren instalazioaren aijatzeko. Posta edo orano sü ehailen zerbütxüentako aijago izanen da. Herri handiek jadanik eginik düe hala nola Maule edo orano Sohütak. Ez dü honek deüsere kosteko bizizaleer herriek beitüe pakatüko. Urte ürrentzea gabe jadanik herri zonbaitek lan hori bürütü gei düe. Jean Pelle Iriart :

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan