Emankizünak
Arresti askaria

Aldikoan aldi
Bertso-kobla Kronikak

2025 Üdako artxibo kronika
Eüskaraldiarentako talde berri bat montatü da Xiberoan
Kültür bizipenetaz
Ausaz
Kronika
HOROZKOPA
Berriak

Borroka güzien botitzea eta GREBA orokorra aldarrikatü dira!!
Artxiboan



38gerren aldikoz Dakar oto lasterkaldian parte hartü dü Pierre Couillet Gotaintarrak, kamiuen kategorian. 38gerren leküan heltü da Buenos-Aireseko helmügala. Lasterketa denboran gora behera franko ezagütürik, kontent zen heltzeaz. Argentina eta Txile ützi ondoan, 40 ozketarik - 7°tara ützültzea bortitz izan da, eta bidajea lüze Pierre Couilletek erran deikünaz. Memento txarrak gibelean ützirik oritzapen honak baizik ez dütüala etxekitzen aitortü deikü eta bereziki Argentindarrek eta Txiletarrek egin deion batzarria. Orai abentüra gose deiari erantzünik, lanari lotürik jarraikitzen dü bere mekanika lankian, otoz üngüratürik, dagün abiatze artino.
Dagün apirilatik harat, sü ehaileen deitzeko deiadarra ixiltüko da. Ordez, sü ehaile bakotxak düan bipa delako baten bidez abisatürik izanen dira. Orohar, kanbiatze honek arrenküra ekarten dü, sokorrien hobetze bat bezala ekarririk balinbada ere. Büdjetaren apaltzeak sokorri saila ere honkitzen dü. Hala nola, gertakariaren araberan sü ehaileen heina kontrolatü nahi da eta ahal bezain sü ehaile güti igorri. Mauleko kantonamentüan adibidez, haütetsiak ohartzen ari dira, ezbehar arinentako, anbülantzia pribatüak igorten direla. Gure kartielean sü ehaileak bolondresak izanez, lege xede bat pausatürik izan dela Frantziako Lege Biltzarrean, sü ehaile bolondresen hobeki zaintzeko eta beren engajatzeari, ezagüpen emaiteko.

www.xiberokobotza.org web güneak 10 000 bisitari üken dütü urte batez. Badü urtea orai,

















































