Berriak

Herrietako berriak
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
XIBEROKO BOTZAK WEBGÜNE BERRIA DÜ
Kanbiamenak badirate Xiberoko Botzan
Sü ehaileek süa berriz abiaraziko düe dantza pistan
Ausaz
Kronika

2024-2025 sasua ürrentürik da, eta emaitza honekilan. Lehen taldea Nazional bi mailalat igan zen igaran urtean, eta 5. ürrentü dü, mantentzeko aski dena. Dagün sasuan jokülari zonbait joanen dira eta zonbait ere jinen, bena parte handiena mauletarra date. “Espoir” taldeko gazteek ere sasu izigarria eraman düe, frantziako txapelgoako final erdialat arte ere heltü beitira. Rügbi eskolan 125 haur ere sartü dira, hori düala 5 urte beno 50 haur haboro da.
Finatzen aldetik ere oro ontsa doa. 400 000 € ko budgeta bada, eta sartzeetan eta ostatüan dütüe sos sartze handienak egiten.
Trebatze zentro bat ere sortzea bortxatürik izan dira label bat ükeiteko nazional bi mailan beharrezkoa dena. Lan zonbait ere egin nahi lutüküe administrazio güne berri bat sortü eta jai alai pareko zelaia hobetü adibidez.
Dagün urtean bülegoak espero dü mantentüko direla diren maila lehen taldeko jokalariak, bena haboro ere egiten ahal direla pentsatzen düe.
Beñat Queheille :
Gilen Queheille mauletarrak Aljeriako koloreak jauntsi dütü lehentze üda huntan !
Rugby jokülari profesionala da Gilen Albi-en Nazional heinean.
Bere aitaña Aljerian sortü delakoz parada üken dü Aljeriako zelekzionearekin CAN Afrikako koparen jokatzeko.
Irabaz baleze mündüko kopa joka lioie 2027an Australian
Gilen Queheille:
Igaran neskenegünean 5 lasterkariko 83 talde aritü dira goizeko 7tarik arratseko 7tara xiberoan gainti.
Mauletik abiatürik Hoki, Arrokiga, Barkoxe eta Atharratzeko bazterrak zeharkatü dütüe, mendiz mendi.
Lasterkariak oso kontent ziren, Xiberotarrak alkarteko antolazaleak baita lagünzaleak ere bai.
Aro ederrarekin bazterretaz gozatzeko parada balin bazen, bero handia izan da alde ülüna ekarri düan elementü bakarra. Nahiz eta pedagogia hanitx egin eta hur hanitx eman, 2 lasterkari gaxkitü dira.
7.aldia züen lasterkaldiak eta hatsarrean üngürüko nahiantek parte hartzen bazüen, orai hürrünagotik jiten da jentea eta haboxienak lasterkatzeko üsantxa düenak dira. Hortako emaitza zinez honak egin dira nahiz eta bero alpoa izan.
Bena lasterkaldien ondotik besta ere ontsasko egin da Amikuzeko txaranga eta Los Chuchos taldeek alageratürik.
Sailkapen orokorrean Biarnoko Lasseube herriko “keniar xuriak” taldekoak nausitü dira, nesketan Kostaldeko Neskak.
Heben atzamanen dütützüe xehetarzünak :
Üztarilaren 3,4,5 eta 6an Mauleko karrikak alageratürik dirate bestak abiatüko beitira.
Urte oroz bezala kontzertü, ikusgarri eta jokü badirate besteen biziarazteko, bena aurten kirol hitzordüak ere presente dirate.
Mauleko SAM pelota kluba, mauleko besta batzordüa eta ESKU pelotakari profesionaletaz axolatzen den taldeek pelota txapelgoa bat antolatzen düe: 4 xiberotarrek (Xabi Negeloua, Sebastien Queheille, Andde Berrogain eta Aetz Etxart) ekipa eginen beitüe 4 jokülari profesionalekin.
Bi erdi finalak üztailaren 2 an dirate 6k30 arik goiti, mauleko besteen abiarazteko. Ondotik finalak neskenegünean 4 orenetan diratekilarik
Lehiaka horren xehetarzünak emaiten deizkü Cedric Samalbide, SAM pelota klubeko kideak :
Pipas Larrandabürü ezagünik bada alpinismo eta bortü kurizale gisa, azken urteetan bortüko bizikletan ere berezitü da.
Jenteak ibilaldietan lagüntzeko gida baimena balin badü, bere jakitatea eta aholküak libürü batetan partekatü nahi zütüan.
Elkar argitaletxearekin 130 xenda desberdin bildü dütü izan Aragoian, Katalunian, Biarnoan edo Eüskal herrian.
Jakin ez dela maila güzientako eginik, « enduros » sailako ebilbideak beitira.
Erosgei dükezüe Piellenia eta Arrondon Atharratzen, Maulen Tandem eta Lespy libürütegietan.
Xehetarzünak emaiten deizkü Pipas Larrandabürük :

