XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Xiberoko ikastolek urte bateko lana ondotik Xiberoko lehen triatloia antolatüko düe neskengünean, setemeraren 28an.

100 bat etxeko eta lagüntzaileri esker, 300 bat lasterkariek 2 ebilbide desberdin eginen dütüe : luzea ala llaburra.

Gillen Guiresse, antolazaleetarik bata :

 

Previous Next

Zelü zohardia lagün, partida ejerrak izan dira igantean Urdiñarbeko arrabotüan. Xiberoko txapelgoako 3. mailaren ondotik lehen mailan lehiatü dira Peio Ascona/ Bixente Cubiat, Antton Amulet eta Denis Agueren etzian. Partida gogorra Aguer/Amuletentako, Ascona/Cubiatek tiro gaitzak igorri beitütüe. Partida 30 16 ürrentü da.

Previous Next

Mauleko igeskagia klub-ak sekülazko urtea egin dü aurten, 23 lizenziadünek parte hartü beitüe frantziako txapelgoan, eta horietan 17ek medaila bat üken düe !
Egünko egünean 140 lizentziadünek kurtso hartzen düe kluban diren 4 trebazaleekin.

Sasoaren bilana egiten deikü Kattin Cazanave igeskariak :

Previous Next

Pagolan Ametsa alkarteak düala 30 bat urte hasi zen yosekanbudo kurtsoen emaiten. Orai Ipar Eüskal Herri osoan 500 bat ikasle dütÜe trabatzen 5 langileek.

Formakuntza profesional ezbardinak proposatzen dütüe ere eta aurten horik indartü nahi zütüen. Hartako obrak egin dütüe, dojo berri bat sortüz kanpokoaldean eta alojamentüak ikasleentako.

Jose Perezek bisita egin deikü :

Previous Next

Egun igaran behar zen Intxuristeko etapa ezeztatü baldin bada, bihar eta etzi xiberoko bideetan agertüko dira.

kanbioetaz Robert Larrandaburu:

Xehetarzünak Felix Laxague antolazaletarik batekin :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan