XÜXENEAN ENTZÜN

Emankizünak

Previous Next

Euskaradia eüskara baliatzeko ariketa kolektiboa da maitzaren 15tik 25ilat iragaiten dena. Helbürüa : plazat eüskara ekartea lehen hitza eüskaraz egitez eta ahal bezain bat jarraikitzez.

Kari hortarat, eüskararen üngürüan lan egiten düen xiberoko alkarte zonbait jüntatü dira hitzordü desberdinen proposatzeko : Xiberoko ikastolak, Gaü eskola, Pitxu gaztetxea, Prefosta, Elgebarrena alkartea eta Xiberoko botza.

Previous Next

Igan aldian "Andereen plazan" emankizünan enpresa junarazleen esperientzia partekatü balin bagünüan, aldi hontan 3 emazteen lotüra kültürarekin aipatü dügü.

Maider Jaury Berritzako dantzaria, Margita Queheille Aintzindariak alkartekoa eta Barkoxeko pastoraleko errejenta bat eta Maite Davant Muskildiko pastoraleko errejenta :

 

Previous Next

"Plazandere" Herri alkargoako lagüngoari esker Xiberoko botzak emazteer mikroa lüzatzen dü « Andereen plazan » emankizünan.

Aldi hontan 3 alkarteer batzarri egiten dügü : Xiberoko feministak, Prefosta eta Eperra ikastola. Xiberoan alkarbizitza süstatzeko bakotxak ürratsak egiten dütü.

Horien barnatzeko Claudine Arhancet, Marie Fleury, Marie-Annick Jaury, Ilora Capot Thornary, Oihana Larrandabürü eta Karine Chimix :

Previous Next

Xiberoko emazteen bizipenak barnatzen dütü herri alkargoaren « plazandere » xedeari esker ekoitzi "Andereen plazan" emankizünak.

Aldi hontan, 3 enpresa junarazlek haien ibilbideak eta galtozkatzeak kontatü deizküe : bizi profesionala eta pribatüaren arteko müga kudeatzea, amatarzünak ekarri berantolatzeak, komertxanteen arteko alkartarzüna eta beste.

Mayalen Larrory, « Joka » optika saltegiko sortzalea, Graxiana Castillon « Xirikota » saltegikoa eta Josy Arrossagaray Iratiko etxolen züzendaria :

Previous Next

"Plazandere" Eüskal herriko herri alkargoari esker hontürik emankizün berriak emazteen bizipener hitza eman nahi dü.

Lehen emanaldi hontan "Andereen üztak" xedeaz elestatü gira Maider Uthurry-Davant, Sandra Lucu, Fanny Dalabeta eta Cathy Bourget-ekilan :

Azpikategoriak

 

Kanpoko mintzaldien arrapikak