XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Xiberoko Botza irratiak, bere sasu abiatzea eginen dü astelehenean. 
Iragan urtea, urte markagarri bat izan da egün oroz entzüngei zen arrestiri askaria emankizüna ürrentü beita. 
Bena Xiberoko botzako ekipak eta behazaleek kanbiamenen beharra senditü düe, hala da sortü « Big Benat » joküaren xedea. Lehen emankizüna entzüngei date astelehenean 5 orenetarik 6 orenetara 
Beste kanbiamen badirate kronika berri bat entzüngei beitate asteazkenez, eta eztabada haboro badate izan dadin laborantxaz, industriaz eta orokorki egün oroztako geietaz. 

 

Xehetarzünak Inexa Decung eta Iulen Guiresse, Xiberoko botzako langileekin : 

 
Previous Next

Ebiarekin hasi baldin bada igaran ostegüna, ateria jin arau jenteak hüllantü dira Atarratzeko plazala.
Urte oroz Atarratzeko besten hasteko Gazna feida antolatzen da. Aurten beste urtetan beno salzale gütigo izan badira kontent agertü dira gazna salzaleak.
Gaznaz gain, jateko edo ere beste ekoizpen zonbait ageri ziren plaza hortan. Dantzariak edo ere müsika entzün da.
Urte oroz egiten den ardailla hoberena edo gazna hoberenaren txapelketa igaran da ere.
Iulen guiresse han günüan mikroaren luzatzeko.

Atarratze betiko terminus bat izanen dea?

Üztailan hasirik Irati eta Garazi arte joaiten den otobüs bat partitü baldin bada, urtean zehar Atarratzera heltzen dira otobüsak eta ezin da hürrünago joan.
Horrentako, Lanne eta Atarratzeko aüzapezak bildü dira garraio sindikata desbardinekilan (Bearn gaineko sindikata, eta Eüskal Hirigune Alkargokoa). Eta otobüs baten ezartea Ereta arte pentsatzen düe. Hantik beita beste otobüs bat Olue arte heltzen dena.
Jakiteko beharra badenez inkesta bat abiatu düe ordüan, agorrilan otobüs erabilzaleen arrapostüak biltzea espero düe.
Maite Pitrau Atarratzeko aüzapeza :

Previous Next

Urte oroz egiten dütüen obrentako eküatzen badüe hurtegiaren parte bat, aldi hontan türbinak oro eho dütüe hur mentsarengatik.
Ühaitza eta erreken hein apala pairatzen dü ere bai SHEM edo elektrizitatea sortzen düan entrepresak.
Ligin eta Santagrazin badütü instalazione zonbait eta horik oro eküatü behar üken dütü ez beita aski hurrik igaiten.
Obra zonbaiten egiteko baliatzen dira ordüan, horietan 1917an ezarririk izan zen hodi bat kanbiatzen düe.
10 langile eta 3 alternantzia dira Ligin lanean ari. Eta ari delarik, Baiona bezalako herri batetanko elektrizitatea sortzen ahal dü. 28 megawatt.
Eküatürik baldin bada momentüko, enplegüak ez dira arrisküan, talde handi bat izatez, dütüen beste barraje haboxienak ebilten beitira.

Philippe Gillino, Eüskal herriko SHEM-aren bürüa :

Previous Next

Urte oroz bezala agorilaren 15an igaranen da, hiru espartintegiren presentziarekin. Üsü xiberoko zohardiarek alageratzen badü besta, aurtenko berezitarzün bat ekarten düe. Xiberoko aintzindarien itxürako ziganteak dantzaraziko eta ebilaraziko dütüe mauleko karriketan.
Pelota partidak ere izanen dira, eskü hüskan eta xisterra handian. Dantzariak ere izanen dira bai eta eüskal joküak ere. Leküko mozkinak ere erosten ahalko dira bai eta alkarte zonbaiten ostatüetan jan, hala nola, urte oroz horra den boliviaren aldeko alkartea.
Mauleko arima dela eta babestü behar dela dio herriko etxeak eta horrentako egiten dela besta hau. Agorrilaren 15 ean hitzordüa, egünaldi orotan.

Louis Labadot :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan