XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Maule, Atharratze eta Olorueko herriak trebeskatzen dütü EUSKAL FALAFEL kamiu ibiltariak. Astüeko Jo eta Sarah bikoteak baratzeki apaidüen proposatzeko parioa egin düe eta herritarrak konbentzitü dütüe.

Sarah-ren sorterroek Egiptoko jatorriari keinü gija, ilar xehatü eta garbantzoekin eginiko falafelak proposatzen dütüe bada orai 3 urte.

Osagaiak orro esküz lantzen dütüe, eta eüskaldün berriek hizkuntzaren barnatzeko parada lanbideari lotü düe ere bai basabürüan eta petarrean pausatzez.

Euskal Falafel kamiuko Jo :

Previous Next

Mauleko Victor Hugo edo peko karrikaren püntan Artola oto eskola ordez orai lan güne espazio bat eraikirik izan da Aitzina izenekoa.

3 bülego eta bilküra gela handi batetaz gain logüne bat ere edireiten ahal da.

Alain Etcheverry:

Interesatürik bazide Etché formation lankiako Alain Etcheverry-k beitü joanazten, bere lankiala deitzea aski dükezie: 05 64 59 00 20

 

Previous Next

Igaran ostegünetik hotza eta harekin elürra arra jin dira.

Bazterrak xuritü badira, denbora haatik ejerra da arren jentea ejerki hüllantü da Izarberat; hau 1.450-1.500 metrotan dügüna.

Eta gük ere harat eramaiten zütiegü, bai harat hüllantü jenteelibatengana baita günearen eramaile den Eric Alcacebengana

Urdats Santa Graziko bidea elürpean izanki, Montori ta Landatik igaran behar da.

xehetarzünak edota leküaren hartzeko deit 05 59 36 00 26 zenbakilat

Previous Next

Zerbütxü berri bat Maulen!

Gazteen lagüntzeko eskolan pedagogia aldetik eta beren lan xedearen edireiten, Orizoom izeneko enpresa sortü berri dü Nicolas Etchart Altzüküko barkoxtarrak.

“2022. Urtean orientazionea zer den” galto honi arrapostü emaiteko bilküra bat antolatzen dü dagün asteazkenean mauleko peko karrika püntan, hots, leheneko Artola oto eskolan;

arraberritü berri izan den Aintzina espazioko Artola gelan, arratseko 6.30tan, dohainik !

Previous Next

Lokabe izeneko enpresa bat sortü düe Bastien Lougarot eta Margaux Cabe-ek.

Xiberoan bizikleta alokaidatzea proposatzen düe, izan VTT elektriko ala arruntak, gehitü, gazte, haur edo ñiñientako.

Barantailako bakantzetarik aitzina alokaidatzen ahalko dütützie, bena lehenagotik izena emaiten ahalko heben klikatzez http://www.lokabe.eus/

edo idaztez Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

edo deitzez 06 50 17 59 17

facebook helbidea: https://www.facebook.com/lokabevtt

Giltzak: , ,

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan