BIHUR entrepresak Baionan haren eraikina sortüko dü.
Düala bi urte eta erdi Mattin Epherre eta langile batek « Bihur » izeneko entrepresa sortü züen.
Agro-industrian sortzen diren ondarkinen biltzeko eta transformatzeko egin züen.
Ondarkinak biomaterialetan, janari indüstrian edo kosmetiketan arra transformatzen dütüe.
Handitü delakoz entrepresa, eraikin berri baten egiten ari dira.
Herri alkargoak, entrepresa gaztea, eüskaldüna eta ekologiaren aldekoa delakoz, proposatü deie alkargoaren lür baten gainen eraiketzea haien lokal berria.
Eraikina Bihur entrepresarena izanen da, lürra hots herri alkargoarena egoiten da.
Mattin Epherre: