Berriak

Aro ederra lagün artalde eta behi tropek Ahüzkiko bidea hartü düe neskenegünean. Bortü bidea alkarteak azken urteetan « Bortükaren besta » antolatzen dü behi tropen igaitea soegiteko, artaldeen erakusteko, leküko mozkinen agerian ezarteko eta momentü goxo baten igaiteko bazkari baten üngürüan.
Aurten ere jente bildü da aro ejerra lagun eta momentü berezia izan da 54 tzintzarri banatürik izan beitira Xiberoko artalde desberdiner. Baionako Eüskal museoa, Eüskal kültür erakundea eta Nader Kooachi artistaren xedea zen « museoa hurtu » izeneko ekimenarekin, müseoetan diren tzintzarri eta objektü zaharrekin tzintzarri berrien egitea.
Bortükaren besta antolatürik date bigerren aldi batentako neskenegünean.
2023an, Bortü bidea izeneko alkarteak deliberatü züan, Bortükaren sasuaren bestatzea laborantxaren üngürüko gaüaldi baten antolatzez.
Programan : ardi eta behi saldo irakuska bat, leküko mozkinen merkatü bat ala untsa apaidü bat
Hitzordüa maiatzaren 17an ahuskin, leküko laborantxa eta bortükaren süstengatzeko
Xehetarünak Ximun Eppherre eta Bettan Queheille antolazaleekin :
Natura 2000 en baitan, 3. Urtea da sos lagüngoa berezi zonbait emanik direla ühaitz bazterretan diren laborarier.
Mesure Agro Environnementale eta Climatique izena dü eta honek, biodibersitatea babestü nahian, ühaitz bazterreko xohoetan kanbiamenak ekarri nahi dütü. Azken hamarkadetan izan den hur kalitate apaltzeari bürü egiteko.
Ligitik Sarrikota peala arte diren laborariek hunkitzen ahal dütüe horik. 5 urtentako hitzarmen bat da eta lagüngoa desbardinak badira. Arto xoho batetarik belarra üzten baldin bada adibdiez 358euro/h -ka irabazten ahal da.
Xehetarzünak oro Euskal Herriko Laborantxa Kanberan lan egiten düan Emilie Chomard teknikalariarekin :
Lehen kooperatiba Xiberoko hazleer eta mügan diren herrier baizik züzentürik balin bazen, departamentü osoko nahianter zabalik date oraitik goiti.
Nahia Xiberoko kabale mentxari bürü egiteko piztü zen, kooperatibako printzipioak jarraikiz.
Alain Laserre, lehendakaria :
Hegazkinentako biokerozena egin nahi da ECHO izeneko xedean. Horrentako bio ondarkinak bena ere egürra erabili gei da. Günetik 200 km tara üngürüan.
15 urtez, Iratiko oihana bezalako eremü bat kontsümitzen ahal lüke xede hau.
Horrentako oihan erabiltzaleer bena ere herritar oroer galtegiten düe mobilizatzera.
Eüskal hirigüne alkargoak eta Billère-eko herriak mozione bat bozkatü badüe xede honen kontrako posizionearen erakusteko. Beste herri oroek ber gaüza egitera espero du Foret bien commun mugimentüko kideek.
Maika Etxekopar-ek hortan parte hartzen dü :