Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Amélie Carrère, Lasserre ogitegiaren geroa !

PMI edo haurrentako babeste zerbütxüa

10 urtez xiberoko laborarien heina 100ko 20ez apaltü da !!
Horri bürü egiteko eüskal alkargoak, EHLG (euskal herriko laborantxa kanbera), departamentüko laborantxa kanbera eta SAFERa laborantxako lürretaz axolatzen den eraikuntzaren lagüngoarekin, lan handi bat abiatzen dü.
Inkesta bat egin da nun ere agertzen den 600 bat etxalte baratzen direla eta etxaltko joanarazlen adina goratü dela.
Helbürüa izanen da erretretako adinaz hüllantzen diren laborarien ganat hüllantzera, eta laborantxan plantatü nahi diren zerrenda baten eraikitzera.
Ondotik zübüan egitera bien artean lagüntü nahi da.
Xiberoko herri bakotxetan erreferente batiri esker, Urrietatik aitzina lana hasiko da
Erreportajea heben entzüngei:
Frantsesen gobernüak süteen kontrako plan bat jakinarazi berri dü, igaran urtean hainbat süte izan ondotik, lege zonbait kanbiatü dütüe.
2 mesüra nausi badira, horietan, oihan langileek eta zerbitxü zonbaitek zainketa bereziak eginen dütüe güneka , 500 litro hur karreatzen dütüan auto batekin..
Bigarren mesüra inportantena etxe bazterretan bortxatürik date kaparren muztea ala debroussailleusaren igaitera. 4 hektara beno haboro egiten dutuan oihan baten bazterrean baldin bada etxea.
Hortaz gain, ostoak eta adarrak beti debekatürik baldin bada partikülarrentako, profesionalek eta laborariek herriko etxean deklarazione bat egin beharko dü oraidanik goiti.
Quentin Berenguer oihangintzan langile :
Düala 10 bat urte egiten zen bezala aurten ere « Bortü bidean » izeneko besta plantatü düe Altzürükü aldeko gazteek.
Behi saldoen igaraiten ikusteaz gain, kartieleko ardi manex bürü gorri, manex bürü beltz eta biarnes arrazakoen ikusteko parada zen.
300 bat pertsona jüntatü dira , bortüko sasuaren abiatzearen bestatzeko !
Erreportajea:
Axuria koperatibak jarraikitzen dütü bere berritzeak !
Sohütako laborarien aragi saltze koperatibak kanbiamen franko ukenen dütü.
Eraikuntza berriarekin düala bost urte, merkatü berri elibat, eta orai president berri bat.
Peio Quihillalt ligiarrak bere kargüa ützi berri dü Alain Lasserre Ospitale Peko laborariari.
Aitzineko lanaren jarraikitzera eta laborari haboroen jinaraztera kooperatibarat izanen dira president berriaren desafioak..
Besta batekin hasiko dü bere ebilbidea kooperatibak bere 40 urteen besta plantatüko beitü ürrietan
Alain Lasserre:
Hamar bat urtez gabezian egonik, Bortükaren besta berriz plantatzen dü “bortü bidean” alkarteak.
Ahüzkiat bortükaren egiteko egünaldia izanen da.
15 bat saldo orotarat, haboroxik behiak bena ardi saldo zunbait ere.
Ideia da laborantxaren aitzinean ezartea manera baikorrez, zertako ez laborantxa-geien pusatzeko.
Maiatzaren 20ean iganen da, lehen saldoak 7 orenetarik goiti Altzürükürik.
Ondotik animazione franko eta bazkari bat proposatüko da ere.
Nathalie Jaury , Bettan Queheille , Ximun Epherre :