Berriak

Igan urtean lehentze ospatü zen « hartzidüraren besta » Maitena Inchauspe eta Jean Philippe Lanougere ekoizleek süstatürik.
Osagarriarentako eta gure üngüramenarentako interesgarri diren hartzidürak ezagütarazteko xedea züen konferentzia, merkatü eta bazkariak partekatüz.
Aro ederra lagün artalde eta behi tropek Ahüzkiko bidea hartü düe neskenegünean. Bortü bidea alkarteak azken urteetan « Bortükaren besta » antolatzen dü behi tropen igaitea soegiteko, artaldeen erakusteko, leküko mozkinen agerian ezarteko eta momentü goxo baten igaiteko bazkari baten üngürüan.
Aurten ere jente bildü da aro ejerra lagun eta momentü berezia izan da 54 tzintzarri banatürik izan beitira Xiberoko artalde desberdiner. Baionako Eüskal museoa, Eüskal kültür erakundea eta Nader Kooachi artistaren xedea zen « museoa hurtu » izeneko ekimenarekin, müseoetan diren tzintzarri eta objektü zaharrekin tzintzarri berrien egitea.
Lehen kooperatiba Xiberoko hazleer eta mügan diren herrier baizik züzentürik balin bazen, departamentü osoko nahianter zabalik date oraitik goiti.
Nahia Xiberoko kabale mentxari bürü egiteko piztü zen, kooperatibako printzipioak jarraikiz.
Alain Laserre, lehendakaria :
Bortükaren besta antolatürik date bigerren aldi batentako neskenegünean.
2023an, Bortü bidea izeneko alkarteak deliberatü züan, Bortükaren sasuaren bestatzea laborantxaren üngürüko gaüaldi baten antolatzez.
Programan : ardi eta behi saldo irakuska bat, leküko mozkinen merkatü bat ala untsa apaidü bat
Hitzordüa maiatzaren 17an ahuskin, leküko laborantxa eta bortükaren süstengatzeko
Xehetarünak Ximun Eppherre eta Bettan Queheille antolazaleekin :
Natura 2000 en baitan, 3. Urtea da sos lagüngoa berezi zonbait emanik direla ühaitz bazterretan diren laborarier.
Mesure Agro Environnementale eta Climatique izena dü eta honek, biodibersitatea babestü nahian, ühaitz bazterreko xohoetan kanbiamenak ekarri nahi dütü. Azken hamarkadetan izan den hur kalitate apaltzeari bürü egiteko.
Ligitik Sarrikota peala arte diren laborariek hunkitzen ahal dütüe horik. 5 urtentako hitzarmen bat da eta lagüngoa desbardinak badira. Arto xoho batetarik belarra üzten baldin bada adibdiez 358euro/h -ka irabazten ahal da.
Xehetarzünak oro Euskal Herriko Laborantxa Kanberan lan egiten düan Emilie Chomard teknikalariarekin :
