Estatü Batuetako Georgiako Unibertsitateak lan bat eramaiten dü azken urte hontan xiberoko hazlegoaren geroaz, projekzione desbardin zonbaiten egiteko.
Horrentako egünko hazle mota desbardinetarik partitzez, biharkoa nola izaten ahal datekean asmatü nahi dü.
Horrentako, ekologue, klimatologe, geografe eta antropologaz osotürik den talde bat bada, alkarrizketa eta beste lan zonbaiten egiten ari.
Kanbiamenak izanen beitira, izan klimaren aldetik, edo ere eritarzunen azkartzea…
Xiberoko Sindikataren lagüngoarekin dü lan hau egiten nahiz eta finantzamentüa osoa kanpotik horra den.
Simon Maraud Post Doctorant-a lan horren eramailetarik bat da :
Jakin lanaren berri emanen düe bilküra pübliko batetan üztailaren 4ean, Mauleko zerbütxügüneko Irati gelan.