Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

« Trebatu » izeneko alkarteak, bere biltzar nausia antolatü dü.

Etxalteen arrahartzeko arrenküra hanitx atzamaiten beitütüe laborariek, eta beste aldean, gazte hanitxek laborantxaren ganoa badüe bena etxalterik ala lürrik ez. Bena etxalte transmizionearen aisatzeko alkarteak lanean ari dira, adibidez "Trebatu" izeneko alkartea.

2 xede badütüe : lehena formakuntzak dira zoinetan gazteer ikastaldiak proposatzen dütüen. Bigerrena trebatze leküak dira, zoinetan jentea plantatzen ahal den 3 urtez arte etxalte batetan, ikusteko prestik direnez etxalte horren ala beste baten eramaiteko.

Beste alkarte zonbaitekin ere alkarlanean ari dira, izan dadin kontratüen atzamaiteko formatüer, lagüngoa administratiboentako, ala alkarlan egün horietan, kanpoko pertsona batekin ikasteko. Igaran urtean 12 formatü dira eta 8 pertsona trebatzeko leküetan ebili dira, horietako 1ak eküratü züan eta beste bat plantatü da lanean ari zen etxaltean (besteek jarraikitzen düe trebatzen).

Miren Harignordoquy :

00:00
00:00
00:00

Trebatu kontaktatzen ahal da trebatu@outlook.com mailean en edo 06 49 43 49 42 zenbakian.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan