Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Eüskal Herriko Alkargoak etxalte transmisionean indarrak emaiten dütü

Ostegünean Urdiñarben, Eüskal Herriko Alkargoak oroer zabalik zen mintzaldi bat antolatü dü. Gei nausia, etxalteen transmisionea zen, eta horrek sortzen ahal dütüan galto ala traba oroer arrapostü hastapen baten emaiteko helbüra bazüen. Horrentako, hiruzpa lau alkartek eta organismok, bai eta lekükoen emaiteko laborari zonbaitek hitza hartü düe.

Haien artean Xabi Etxart Herri Alkargoko langileak transmisione mentsari bürüzko bere diagnostika lana presentatü dü. Gero PAIT (instalatzeko eta transmisionean lagüntzen düan organismoak) haien RDI (répertoire d’installation) webgünea partekatü düe. Ondotik SAFEReko batek haien etxalteen ebalüatzeko posibilitatea aurkeztü dü. Azkenik EPFLeko batek etxebizitzen arrenkürak aurkeztü dütü plantatü nahi düenentako.

Xabi Etchart :

00:00
00:00
00:00

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan