APETAB 64 alkarteak bere biltzar nausia egin berri dü. 2010ko urteari so txosten baikorra elki düe ustegabeak izanik ere. Dakizüen bezala, APETAB 64 alkarteak sosa biltzen dü bi hezitzaileen ordaintzeko, Boliviako Tarija herriko 65 haur eta gazteer hezkuntza baten eskentzeko. Iragan urtean, arrenküra handiak üken dütüe Boliviako gobernüarekin janariaren ükeiteko. Aste zonbaitez, haurrak jan gabe egon dira. Egoera honen aitzinean, APETAB 64 alkartekoek 50€ ko sos lagüntza ekarri dü hilabete oroz, haurrek jateko üken dezen. 2011ko xedeetan, sos biltzen jarraikiko düe alkarteko kidek, orai artinoko animazioneak egitez bai eta berriak soraraztez. Bestalde, orai artino dohainik ari den hezitzaile baten pakatzeko xedea düe, gazteer josten eta baratze egiten erakasteko. Alkarteko kidezionea bikoiztü da eta legarretan probatzeko ageria baimena üken berri düe.
Entzün Evelyne Jaragoyhen APETAB 64 alkarteko lehendakaria :