Emankizünak

Aldikoan aldi
Bertso-kobla Kronikak
Arresti askaria
Kültür bizipenetaz
Enpresa jünarazle izateaz
Feminismoa eta nortarzüna
Ausaz
Kronika
Ikastolak 50 urte !!!!
Berriak
Nabarralde saria Jean Louis Davanti
Artxiboan

Allande Etchetto Larraintar gaztea da. Maiastürgoan lanean ari da, berriki bere enpresa sorarazi dü CLEJaren bidez. Bere ibilbidea eta ofizioa presentatzen deizkü.
Allanderen gazte denbora eta inganioak :
Ikasketak eta lan mundüko lehen esperientziak :
Enpresaren sortzea eta CLEJaren lagüntza :
Maiastürgoan, zer nolako materiala haütatzen, egürra, lojak eta beste :
Maiastürgoa lana :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Nicole Lougarot Gotaine-Irabarnekoa da. Eüskal kültür sailan haboroenik ezagütürik da, dantza erakasle bezala. Ikusgarri eta sorkuntza zonbaitetan ere parte hartü dü, azkena Ederlezi pastoralean. Ikertze lan zonbait eraman dü Xiberoko eta Moldaviako maskaradetaz eta "Bohémiens" libürüa plazaratü dü. HEBENTIK eta ABOTIA kültür alkartean ere partaide da eta bada 24 ute XIRU festibalaz axolatzen dela Mixel Etxekopar bizi lagünarekin.
Entzün Nicole Lougarot-ek züan eta düan harremana eüskararekin :
Maskaradak, ROM eta buhameak :
Pastoral ta sorkuntzak :
Lana eta Erretreta Etxean bizi dütüan harreman aberasgarriak :
Mathieu Tauzin Gamere-Zihigako gazte bat da. Eüskaldün gaztea da bere erroari etxekirik. Eüskara mintzajeari eta kültürari oso etxekirik da eta berriki Gamere-Zihigako maskaradetan ikusi ahal izan da Kabana egiten. Mathieu Tauzin kirol mündüan ere ezagütürik da, Zibero Sports eskü balu taldean ari da eta Xiberoko Botzako kirol berri emailea da.
Mathieu Tauzinen presentazionea eta bere ibilbidea kirol sailan :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Nola eskü baluan hasi den trebatzen eta zer plazer hartzen düan ?
Egünko gazteria nola ikusten düan Mathieuk eta zerentako Xiberoan bizitzeko haütüa egin düan ?
Frantxoa Caset Pagolarra da Oihanbürüan sortürik, hamar haurrideko zortzigerrena da. 9 urtetan San Frantses kolegioan ezarririk izan zen, apezgoa jarraikitzeko etxekoen nahia zelarik. Xede hori ez beitzüan partekatzen, beste bide bat jarraiki dü kontabilitatean sartüz. Urte zonbaitez, Xiberoko Botzako lagüntzaile eta diharüzain izan da. Eüskalgintzari ere bere parte hartzea erakusten dü Frantxoak, lüzaz Ikastolako haurrak trebatü beitütü kantore ikasten eta Kantu txapelketan trebatzen. Azkenik, Frantxoa bolondres bezala agertzen da, eüskarazko katexima erakasten beitü ikastolako haurrer.
Frantxoaren haur eta gazte denbora.
Eskolako urteak eta armada :
Gazte denborako inganioak eta eüskal kantorea :
Eüskal kantorea, pastoral eta orohar eüskal kültürentako düan amodioa :
Sylvain Ayphassorro Arrokiagan bizi da eta herriko aüzapeza da. Laborari ofizioa joanarazten dü eta Xiberoko Zindikatean parte hartzen dü.
Entzün Sylvain Ayphassorro Arrokiagako herria presentatzen:
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Sylvain Xiberoko Botingoaren aipatzen :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Laborantsa solasa :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)
Eüskara mintzajea eta eüskal kültüra Sylvain-en ikuspegitik :
Soinüaren telekargatzeko (esküineko klika)