Kilt edo Hizkuntza eta Nortarzüna Jakitate Tresnak Europear egitasmo berria abiarazi düe, Etxarriko AFMR formakuntza garapen alkarteak eta Euskal Kültür Erakundeak. Egistamoa, Slovakia, Katalunia, Italia eta Eskoziako herrialdeetako beste egitüra ezbardinekin batean eramaiten da. Egitasmoaren helbürüa da jentarte-medikuntza arloko profesionalen formakuntzentako, tresna pedagogikoen sortzea, lagüntzen dütüen pertsonen kültüraz eta hizkuntzaz jabe daitezen.
Teresa Lekunberri E.K.E-ko aniamtzailea :
Gogoeta aste hontan Etxarrin hasirik da Europear partaide güziekin eta bi urte iraunen dü. Aitzinkontüa 390000 euroko da eta Leonardo da Vinci programaren bidez ehüneko 75eko heinean lagüntürik da.