XÜXENEAN ENTZÜN

Ostokada

×

Abisua

JUser: :_load: Ezin izan da erabiltzailea kargatu ID honekin: 294

Grégoire Lauga, Ainharbeko Lanbara Xilo aüzokoa, etxaltearen segida arrahartü dü düala hiruzpalau urte. Behiak eta ardi bürü gorriak bazütüen etxaltean. Azken horiek ützi dütü, bürü beltzen ezarteko, bere xedea bortükaren egitea zelakoz eta bere ustez, bürü beltzak bortükaren egiteko gorriak beno hobeagoak direlakoz. Bada orai bizpahiru urte, Eltzegaineko olhala joaiten dela Ahüzkin. Olha hortan, Felix Sobiet Bassaber aspalditik egoiten da eta Grégoirek bere segida arrahartü behar lüke. Grégoirek, ardien jeistea eta gaznatzea haütua egin dü leheneko ohidüran. Mementoko, bi artzaiñak Eltzegainean egoiten dira eta Felixek ofizioa ta bere jakitatea erakasten deio artzain gazteari.

Entzün Grégoire Lauga Eltzegaineko artzain gaztea :


Entzün Grégoire Lauga bigerren parte batetan :

Bernardo Atxaga idazleak züzentzen düan Erlea literatür aldizkariaren 3. zonbakian, Euskalzaindiak argitarazten düana, Ipar Euskal Herriko literatüraz eta idazleetaz aipamen berezia egiten da. Ipar Euskal Herria ezagütaraztea zen hatsarreko xedea, bena parte hartü düen zonbait idazle Ipar Afrikara begira jarri ziren beren idazkietan, eta Aljeriak eta Marokok hartü düe protagonismoa. Iparraldeaz begirada bana eskeni düe beren idazkietan Luzien Etxezaharretak eta Jabier Muguruzak. Ipar Euskal Herriko eta Aljeriako errealitateak lotü eta hizpide hartü dütüe, berriz, Txomin Peillenek, Jean-Louis Davantek eta Piarres Aintziartek. Horiez gain, beste hainbat sortzaileren ipuinak, poemak, idazlanak, librü gomendioak eta gogoetak biltzen dütü aldizkariak bere 128 orrialdeetan. Haien güztien ondoan, Gonzalo Etxebarriak, Anne Rearickek, Zaldieroak, Ernesto Valverdek eta Erramun Landak eginik margolan, marrazki, argazki eta ilustrazioak atxamanen dütü irakurleak. Erlea aldizkarriaren aurkezpena eginen da hilabete ondarrean Baionako Mattin Megadendan. Igaran asteazkenean Biarnoko Olorue Herrian, kültür trükaketa baten kümita zen Bernardo Atxaga. Parada horrez baliatü gira bere ezagütza hobeki egiteko, bere lanaz mintzatzeko eta Erlea aldizkariaz xehetarazünen biltzeko.
Entzün Bernardo Atxaga Laurentx Etchegoinen mikroa :

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan