XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Lehen kooperatiba Xiberoko hazleer eta mügan diren herrier baizik züzentürik balin bazen, departamentü osoko nahianter zabalik date oraitik goiti.

Nahia Xiberoko kabale mentxari bürü egiteko piztü zen, kooperatibako printzipioak jarraikiz.

Alain Laserre, lehendakaria :

Previous Next

Natura 2000 en baitan, 3. Urtea da sos lagüngoa berezi zonbait emanik direla ühaitz bazterretan diren laborarier.
Mesure Agro Environnementale eta Climatique izena dü eta honek, biodibersitatea babestü nahian, ühaitz bazterreko xohoetan kanbiamenak ekarri nahi dütü. Azken hamarkadetan izan den hur kalitate apaltzeari bürü egiteko.
Ligitik Sarrikota peala arte diren laborariek hunkitzen ahal dütüe horik. 5 urtentako hitzarmen bat da eta lagüngoa desbardinak badira. Arto xoho batetarik belarra üzten baldin bada adibdiez 358euro/h -ka irabazten ahal da.
Xehetarzünak oro Euskal Herriko Laborantxa Kanberan lan egiten düan Emilie Chomard teknikalariarekin :


Xehetarzun biltzeko SIGOM-aren webgüneala joaiten ahal da ere : https://www.sigom.fr/accueil/actualites/actualites/news/detail/News/aides-agricoles-maec-2025/
Emilie Chomard MAEC teknikalaria : 07 69 08 40 70 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
edo Eüskal Herriko Laborantxa Kanbera :  05 59 37 18 82 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  
 edo SIGOM-eko langilea Sarah Hutter: 07 56 21 90 36 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.   
Previous Next

Xiberoko etxe hanitxetan lantari früta eta baratzekiak ikusten ahal dira baratzean. Bena urtez urte, trabak atzamaiten ahal dira ekoizpen horietan.
Horrentako Mathieu Jaragoyhen lantari ekoizleak esplikatü deikü taktika zonbait bazirela, aurtekoan tomate ejerren ükeiteko. Tomateak bai bena zoinahi hazi ere ereiteko elkibideak badütü. Üda hontako, orai da mementoa züen lantari oroen lantatzeko, eta ez badüzüe orano, Mauleko eta Olorueko merkatüetan, Mathieu eta Virgigniaren Basalürra etxaltearen lantari eta haziak erosten ahal dütützüe.

Mathieu Jaragoyhen :

Previous Next

Hegazkinentako biokerozena egin nahi da ECHO izeneko xedean. Horrentako bio ondarkinak bena ere egürra erabili gei da. Günetik 200 km tara üngürüan.
15 urtez, Iratiko oihana bezalako eremü bat kontsümitzen ahal lüke xede hau.
Horrentako oihan erabiltzaleer bena ere herritar oroer galtegiten düe mobilizatzera.
Eüskal hirigüne alkargoak eta Billère-eko herriak mozione bat bozkatü badüe xede honen kontrako posizionearen erakusteko. Beste herri oroek ber gaüza egitera espero du Foret bien commun mugimentüko kideek.
Maika Etxekopar-ek hortan parte hartzen dü :


informazione haboro :
https://foretbiencommun.wixsite.com/aquitaine

 

Previous Next

Estatü Batuetako Georgiako Unibertsitateak lan bat eramaiten dü azken urte hontan xiberoko hazlegoaren geroaz, projekzione desbardin zonbaiten egiteko.
Horrentako egünko hazle mota desbardinetarik partitzez, biharkoa nola izaten ahal datekean asmatü nahi dü.
Horrentako, ekologue, klimatologe, geografe eta antropologaz osotürik den talde bat bada, alkarrizketa eta beste lan zonbaiten egiten ari.

Kanbiamenak izanen beitira, izan klimaren aldetik, edo ere eritarzunen azkartzea…
Xiberoko Sindikataren lagüngoarekin dü lan hau egiten nahiz eta finantzamentüa osoa kanpotik horra den.

Simon Maraud Post Doctorant-a lan horren eramailetarik bat da :


Jakin lanaren berri emanen düe bilküra pübliko batetan üztailaren 4ean, Mauleko zerbütxügüneko Irati gelan.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan