XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Xiberoko hazleen arteko alkartarzüna indartüko da beroketa klimatikoari aurre egiteko

Entzünik dükezüe jadanik Xiberoko botzan, bena AEBko Georgiako ünibertsiateak ikerketa lan erraldoi bat egiten dü gure bortükaz, antropologo, geologo, klimatologo eta ekologoekin.Xiberoko zindikatarekin eta leküko hazle zonbaitekin xedea pentsatü düe Xiberoaren geroa aitzinpentsatzeko.

Gure lürraldea zinez kanbiatüko da ondoko 50 urteetan, següre üda idor eta negü ebitsüekin. Horrek ondaramen badüke bai izadian bena ere hazkuntzan. Ikerlari talde honek nahi dütü eszenario desberdinak pentsatü kanbiamen klimatikoak sortü arrenküer aisago ihardesteko.



Momentüko haien inkestaren erdian dira baizik eta lehen erresültatak pübliko zabal bati presnetatüko dütüe üztailaren 4an gaüko 20:00etan Mauleko zerbütxü güneko Irati gelan.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan