Laborantxa mündüan ikara bat bada. OGM aspalditik txarrak eta azkarkii legeztatürik badira, NTG OGM forma berri bat legean honartü nahi dütü Europar Batarzüneko Kontseilüak.
NTG horiek, teknika berri zonbaitetarik edireiten diren OGMak dira. Xüxenki lantarien genoak mozten dütüe haixtür molekülarrekin arra osatzeko nahi den bezala, lehen jüsto bakterietarik gehitzen zirelarik lantari bati.
Denboran osagarrian eragiten zütüen gaitzak ezagün baziren, egünkoan ekonomikoki ere arrenkürak sortzen ahal dütü. Laboratorioek brebet bat pausatzen ahalko beitütüe NTG zonbaiten gainen eta amankomüneko hontarzünan ziren haziak, pribatüak izanen direlako, pakatü beharko beitira.
Thomas Erguy :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 352