XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Bortüka ospatü da Ahüzkin, lanjeran izanik ere

Aro ederra lagün artalde eta behi tropek Ahüzkiko bidea hartü düe neskenegünean. Bortü bidea alkarteak azken urteetan « Bortükaren besta » antolatzen dü behi tropen igaitea soegiteko, artaldeen erakusteko, leküko mozkinen agerian ezarteko eta momentü goxo baten igaiteko bazkari baten üngürüan.

Aurten ere jente bildü da aro ejerra lagun eta momentü berezia izan da 54 tzintzarri banatürik izan beitira Xiberoko artalde desberdiner. Baionako Eüskal museoa, Eüskal kültür erakundea eta Nader Kooachi artistaren xedea zen « museoa hurtu » izeneko ekimenarekin, müseoetan diren tzintzarri eta objektü zaharrekin tzintzarri berrien egitea.

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan