XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Ürzoak geroago eta berantago horra dira!

Sasu betea geroago eta haboro azarorat lerratzen ari da. Ontsa abiatü bazen, hego haizearengatik ürzoak goxoki baratzen dira Dordogna altexean, asetzen. Atzo, asteazkenean haize üngüratzeak freskotarzüna ekarri dü berekin, bena odeiak hor izanki urzoak ezin izan dira mendien aldegainetik igan. Egün, ostegünetik aitzina haatik fresko egiteaz gain, odeiak joan behar lirate eta ordüan bai ürzo pasaje ejerrik izan behar lizate. Peio Jaureguy :

ELB-ren besta igante hontan Altzain

Eüskal Laborarien Batarzünak bere besta dü igante hontan Altzain. Urte aberats bat üken ondotik, izan departamentüko kanberaren haüteskunde, ahateen auzia edo ere hartzaren kontrako jüntak. Urtez urte eskualdez eskualde ebilten beita, aurten Xiberoan ospatü beharra da jünta. 11etan züntzür bustatze Hitzartze Bazkaria, leküko mozkinekin (prefosta) Bazkariarentako izena emaiteko deit 06.15.96.08.04 Bettan Hoquy eta Benoit Tauzin :

Axuriak bere biltzar nausia egin dü

Xiberoko Axuria kooperatibak urteko bilan hona presentatü dü biltzar nausian ; lehen urtea iragan düe egoitza berrian eta düda zonbait balinbazüen urte hatsarrean, bilanean agertzen da fres handiak izanagatik kooperatibak ahalak badütüala bürü egiteko. 300 bat hazle eta 18 langileen artean eramaiten da kooperatiba ; 49 000 axuri, 392 behi eta 1200 xahal saldürik izan dira azken sasoan. Merkatüen aldetik, Espainako merkatüan prezioak apaltü dira, aldiz esperantxa honak dira Japonia eta orokorki Asiako merkatü berriekin. Axuria kooperatibaren helbürü nausia da egoitza berriarekin merkatüak segürtatzea, 220 000 euroko fres emendatzearen gaintitzeko. Peio Quihillalt kooperatibako presidenta :

25 bat pertsona sagar mota desbardinen txestatzeko

Xiberoko Sagartzea alkarteak, Atarratzeko Prefosta alkartearekin sagar mota zaharren txestatzeko hitzordü bat eskaini dü astebürü hontan Mauleko Agerrian. Düala urte zonbait abiatü zirelarik 8 baizik ez baziren interesatürik, aldi hontan 25 hüllantü dira. Bakotxak zoin sagar gustüko düan ikusirik, dagün ikastaldian ikasiko düe nola enpeltatü edo txertatü. Ximun Uthurralt joan zaikü parte harzaleen üngürüaren egitea :

Berehala bülego berri bat Ossau Irati sormarkan!

Ossau Iraty sor markaren sindikataren haüteskunde urtea da eta dagün ürrietaren 25 an eginen den biltzar nausian bülego berri bat haütatü beharko da ! Arte hortan eskualde desbardinetan biltzarrak egin dira urteko bildümaren egiteko eta ordezkarien haütatzeko. Aldi hontako biltzarretan ez düe parte hartü FDSEA sindikatekoek « le Sillon » kazetaren bidez. Atarratzen 60 bat laborari ziren, horietan Xibero eta Biarnoko ordezkariak eta giro honean iragan da bilküra, emaitza honak emanik izan dira : gazna ontsa saltzen da eta fama hona dü. Bestalde, AOP Ossau Irati en arrauak gaintitü dütüela laborariek erranik izan da, lagüntza teknikoa ekarririk zaie arrauetan egoiteko. Jean Michel Barreix Ossau Irati-ko lehendakaria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan