XÜXENEAN ENTZÜN

Kronikak

Bertso kronikak

2009ko abentüaren 8

Bertsolaritza kaltegarri balitz kantatzen düanarentako ? Entzün Jon Sarasua bertsolariaren arrapostüa.
Kronika entzün :

 

 

ARTXIBAK :

2009ko azaroaren 24
Oraikoan ariketa berezi bat aipatüko dügü. Saio bati gatz eta piper ezarteko, bertsolari güzier altxatzea galtegiten zaie. Eta horietarik batek besteer kantatü behar deie eman gaiarekin. Aldi hontan, umorea da aipageia, eta ariketa hortan maisü den Maialen Lujanbio da protagonista.
Kronika entzün :

2009ko azaroaren 17
Aldi hontan, bertsolari batik bere barnetik kantatzeko parada eskeintzen deion lan bati interesatüko gira. Kartzelako (presontegiko) lana deitzen zaio, zeren taula gainetik jaütsi eta gela batetan "preso" sartürik dira bertsolari güziak. Taula gainealat ützültzean, bakotxak bere aldi ber gaiari hiru bertso kantatü behar deitzo... eta ahalaz, historia bat josi, Andoni Egañak heben egiten düan bezala.
Kronika entzün :

2009ko azaroaren 10
Berriz ere Lextarreko plazan Xiberoko Bertso Eskolak antolatü bertso saiotik entzünen dütügü bertsoak. Hodei Barroso Lapurdiko eta Maialen Lujanbio Gipuzkoako turisma ardüradünak dira. Xiberotarrer mintzo dira, beren lürraldeala erakarri nahiz.
Kronika entzün :

2009ko azaroaren 3
Eta bai, jadanik asteartea ! Aldi hontan, Lextarreko plazan Xiberoko Bertso Eskolak antolatü bertso saio batetan eman bertsoak dütügü entzüngei. Xumai Murua eta Hodei Barroso lapurtarrak, Maialen Lujanbio gipuzkoarra eta Igor Elorza bizkaitarra dira ari kantan. Autobüs batetan Xiberoa zeharkatzen ari dira lau bertsolariak...
Kronika entzün :

2009ko ürrietaren 30
Asteartean hasi... ostiralean jarraiki. Oraikoan Igor Elortza eta Unai Iturriaga bizkaitarrak dütügü entzünen, bena bi xiberotarren ahotik : Matalaz eta Etxahun Barkoxe.
Kronika entzün :

2009ko ürrietaren 27
Beharbada badakizüe Xiberoko Botzeko langileen artean, badirela biga bertsozale amorratüak direnak. Ordenagailüak bertsoz kargatürik dütüe, eta memoria hüstü behar beitzen, astearte oroz bertso kronika berri bat eginen düe.
Astearte hontan, lehena, heben entzüngei :

Kronikak

Ausaz

Berriak

Emankizüna

Artxiboan