XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Laborarier hitz eman zaüena ez da sekülan jin. Krisa berriz hor da

Laborarier hitz eman zaüena ez da sekülan jin. Krisa berriz hor da

FDSEA laborantxa sindikatüa arrapostüen haidürü da..
400 etxaldetan atzaman düe FCO mingain urdinaren eritarzüna.
FDSEA sindikatüko laborariek beren arrünkürak aipatü dütüe prefeta eta suprefetari.
Ostegun goizean bildü dira Baionako suprefetan FCO edo mingain urdinaren eritasunaren aipatzeko.
Eritasunaz hunkirik den etxaldea ez du hilabete batez axuririk saltzen ahal.
Erran behar da axurka sasu betean direla laborariak.
Frantses estatüak hitz eman dituen pikotak edo txertoak ez dira orano heltürik etxaldetara.
Arrapostürik gabe ondoko astean mobilizatzea mehatxatzen due FDSEAko laborariek.

 

FDSEAko Sébastien Uthurriague, Larrañeko laboraria: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan