XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Previous Next

Sos lagüngoa bereziak ühaitz bazterrean diren laborarientako

Natura 2000 en baitan, 3. Urtea da sos lagüngoa berezi zonbait emanik direla ühaitz bazterretan diren laborarier.
Mesure Agro Environnementale eta Climatique izena dü eta honek, biodibersitatea babestü nahian, ühaitz bazterreko xohoetan kanbiamenak ekarri nahi dütü. Azken hamarkadetan izan den hur kalitate apaltzeari bürü egiteko.
Ligitik Sarrikota peala arte diren laborariek hunkitzen ahal dütüe horik. 5 urtentako hitzarmen bat da eta lagüngoa desbardinak badira. Arto xoho batetarik belarra üzten baldin bada adibdiez 358euro/h -ka irabazten ahal da.
Xehetarzünak oro Euskal Herriko Laborantxa Kanberan lan egiten düan Emilie Chomard teknikalariarekin :


Xehetarzun biltzeko SIGOM-aren webgüneala joaiten ahal da ere : https://www.sigom.fr/accueil/actualites/actualites/news/detail/News/aides-agricoles-maec-2025/
Emilie Chomard MAEC teknikalaria : 07 69 08 40 70 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
edo Eüskal Herriko Laborantxa Kanbera :  05 59 37 18 82 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  
 edo SIGOM-eko langilea Sarah Hutter: 07 56 21 90 36 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.   

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan