Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
"Ikastolak 50 urte Xiberoan" estrenaldia!!

Junes Casenave-ren hiztegia arra argitaratürik
"Vrac" saltegi bat Maulen !
Ausaz
Kronika

Kontülaritza ützirik, BIO arrautze saltzen hasi da.
Joan den apirilaz geroz 4.000 oilo badütü bere Idauzeko oilaltegi berrian.
Zentako hain botzik da haütü hori eginik?
Nola igaraiten da?
Horiek eta beste kontatzen deizkü Julie Ahaspe'ek:
Ostirale arrats hontan Atherein merkatü gurmant bat antolatürik da.
8 etxe ekoizle badirate beren mozkinekilan, hortaz gain animazione ezbardin badate.
Hitzordüa 6 orenetarik aitzina, pelota partida 6.30tan hasiko delarik.
Xiberoko 17 urteko pelotakari sentoak dirate hor.
Peio Quihillalt:
Baratzegi edo La poste izeneko ostatü- hotelak arra harzaleak badütü.
Arramaiatzean hasi dira, egünko bazkaria proposatzen düe, aiharia bai eta logiak. Aparkalekü pribatü bat ere badüe.
Anthony eta Bruno:
Hau da Soule izeneko janari egile berria Atharratzen. Murielle bera plantatü da eta egünoroz egünko plata proposatzen dü.
Bere burgerrek eta paellak jadanik beren fama badüe…
Soule janariegite entrepresa eramaiten düan Murielle-k horren berri emaiten deikü:
Turistak edo lekükoak gozatzen ahalko dira proposatürik diratekin animazionetaz üda hontan. Denbora ederra delarik VTT edo trotineta elektrikoz paseatzera joaiten ahalko dira. Ibili nahi direnentako, karta zonbait antolatürik dira üngürüan erabilgarri diren xenden erakusteko. Altxor txerkatze baten gisako bat plantan ezarririk da ere bai.
Denbora txarra delarik berriz erakusketa baten gisakoa proposatürik da jenter deskubriarazteko zoin txori mota baten Iratiko üngürüetan. Bestalde gela batzük badütüe ere bai jenteak pausatzeko edo joküetan aritzeko.
Beste hainbat aktibitateren aipatzeko Celine Etxeberriborde: