XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Eüskal herria ezagütü Urraskarekin.

Eüskal herriko güne sekretüen ezagützeko proposamena egiten du Urraska-k.
Entrepresa berri bat da, euskal herri osoala eramaitera proposatzen düana, ibilbide magiko edo lekü zoragarrien ezagütarazteko. Izan taldentako edo bikotentako, ebiltarientako ala ez, galtoari egokitzen da eta proposamen andana bat egiten dütü.
Lekuko janariarekin egin anhoak ere proposatzen dütü, Baztan aldeala, kostaldeala edo ere Xiberoaren ezagütarazteko.
Aurten hasi dü eskaintza hau eta aste oroz elkaldi desbardinak proposatzen dütü. Kanpoko jentearentako eginik bada, hebenko jenteer ere xüxentürik da.
Eric Aujogue bürüa :

Previous Next

Herriko bestak üsatüan bezala hitzordü ejer honekilan hasi dira. 23 laborariek parte hartü düe gaznen lehiakan eta 7 ziren zaldai eta belharren lehiakan.
Denbora ejerra lagün kartieleko jentea eta turistak hüllantü dira.

Gazna feidat eramaiten zütüegü:


Hona erresültatak :
Bortüko gaznetan :
1) Garaibiko Michel Jaragoyhen Lexarregibela olha.
2) GAEC paradis Arranolatze olhako.
3) Bexka etxaltea
Peko gaznetan :
1)    Atharratzeko Francoise Pitrau Gaec Ahal bezala
2)    Muskildiko GAEC Arrokain Mainhaguiet ahizpak
3)    Lexantzüko Allande Irritziti

Previous Next

Azken 38 urteetan Berriex ostatüak bere fama irabazi bazüan, jabeak, haien alabarekin, abentüra berri batetan partitü dira.
GR10-a egiten düen ibiltarien aterpea bere bortak zerratzen beizütüan, ostatü kantüko ezkatza berritü düe 15 ohe proposatzez.


Mireille Desperben-ek xedea aipatü deikü:

Previous Next

Espartiñarentako sasu txarra izan da aurten arramaiatzan eta üztailan süstut.

Agorrilan hobetü baldin bada ere, inflazioa, JOek eta izan diren hauteskundeak ez düe lagüntü turismoa eta lehen hilabetetan hanitx senditu da espartin egilentako.
Langabezi partzialan ezarri dütüe langile zonbait Thauzin entrepresan, süpermerkatüek beste urtetan beno gütigo manatü beitüe.
Don quichosse saltegian ere senditü da, üsatüan 5-6 bisita egiten badütüe egünean üdan, lehen bi hilabetetan noiztenka ez düe bisita bakar bat egin ere.

Espartiñak bere historian jadanik gora beherak uken dütü, bena dagün urtean berriz igaraiten bada posible da espartingintzan baratzen diren 50 langiletarik kanporatze zonbaiten agitzea.

Timothe Cangrand Don Quichosse-eko nausia :

Previous Next

Orano bi aste baratzen dira sartzea beno lehen gazteentako, eta familia hanitx orano bakantza giroan dira.
Hartakoz aktibitate hoberena osagarriarentako, eta merkeena musarentako kantü kantüan dügü : hoinez paseatzea.
Pipas Larrandabürük 50 bat pasealdi biribilkatzen dütüan libürü bat agerarazi züan düala bi urte.


Hortik elkirik ebilaldi zonbaiten proposatzera galtegin deogü:

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan