Berriak

Herrietako berriak
Crédit Agricoleren eskerrak Xiberotar zonbaiter
2010an Xahakoa pastorala Barkoxen
Athereiko arrabotüa jentez gainezka !!!!

Egüntik aitzina jatetxe tiket edo "ticket resto" delakoak egarten ahal düzüe Mauleko Ithurraldenean.
Bestalde "snack" edo egüerdietan zale eta merke jateko sükaltari berri bat hartü düe eskentzaren indartzeko.
Horiek eta beste aipatzen deizkü Jean-Marie Jauréguy 2 nausi berrietarik batek:
Elektrizitatea, gasa, gasola, energiako prezioak oro goratzen dira !!
Ondorioak badütü gure egünoroztako bizitzean, bakotxaren fresak goratzen direlakoz.
Enpresek ere bai goratze horri bürü egin behar düe.
Xiberoan, indüstria da partikülarzki azkar.
Bena mementoko ez dira goratze horietaz sobera hunkik.
Zertako explikatzen deikü « ARTZAINAK » deitzen den industria taldeko Benat Cazanavek :
Erran behar da aitzineko urtean, hots 2020an, jendezione izigarria hüllantü zela
Aurten 35 000 jente izan dira üdako sasuarentako.
Üdatiarrer batzarrian egiteko, eta ez dadin epantxürik izan kartieleko bizizaleentako, autobus naveta bat plantatü da Atarratzerik Larranerat joiten zena.
Horri esker auto gütiago bazen bide bazterrean
Ximun Accoceberry Larraneko haütetsiak sasuaren xehetarzünak emaiten deizkü:
Hermès, Dior eta Channel-en xiberotartzen jarraikitzen düe « LLargo » anai-arrebek.
Iragan urtean irabazi « berrikuntza » prezioari esker, etxe handi horiekin lan egiteko parada üken düe Urdinarbetarrek.
« maskarada » izeneko projeta eraiki düe üken düen prezioaren lagüntzarekin.
Txapel, kasketa, kajabet eta beste mudako gehigarri edo « accesosoire » deitzen direnak proposatzen dütüe.
Urtukik ala urtukigei direnekin lan egiten düe, ilez, oihalez ala plastikoz.
Owantshoozy.com webgünean hüllantzen ahal zide beren lanaren deskubritzeko
Juana eta Ddiddue Etxeberri Llargo:
Kuntent dira Santagraziko LA VERNA harpearen joanarazleak uda huntan ukan düen bijitalarietaz
Bi urte gogor iragan ondotik, aitzineko arrakasta arrabildu du La Vernako ekipak.
12 langile badira orai üdako sasuarentako.
Geroari so, üdakoa untsa joiten delakoz, negüko sasua azkartü nahi lükie.
Hartakoz eskolalentako elkaldiak eta enpresentako bijiten indartzeko lan eginen düe
Jean Francois Godart La vernako bürüa: