XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

banka agentzia ttipiek erresistentzia egiten düe orano

Xiberoko bankak etxekitzen dira…
Frantziako heinean apaltze azkarra agertü da 32 000 agentzietarik 3700ek beren bortak zerratü beidütüe.
Maulen, Azken urtetan bi zerratze izan badira, hiru bankarek beren egongia berritü düe Maulen.
Horien artean, BAMI, caisse d’epargne eta azkena crédit agricole
13 langile eta 9000 klientekin kartieleko gotorrenetarik da crédit agricole.
Maulek orano sei banka badütü Atharratzek hiru…
Euskara aldetik zerbütxüak gütitü dira Caisse d’epargne bankak bere sos erretiratzeko bekaniketan euskarazko ezkibüak elki dütü, oranokoan crédit agricolak begiatzen dü…

Christelle Caset Urruty xiberoko crédit agricole bankaren bürüa:

Sauveur Urrutyaguer eskualdeko crédit agricolen administrazione kuntseilüko bürüa:

Previous Next

Lehen urtea bazen jatetxea hen eskü eramaiten zirela, sasu izigarri ederra egin düe Iratin. Bertako ekoizpenak aitzinean ezartez, erran behar da aktibitate franko antolatzen dütüela udan zehar. Ibilaldiak, bizikleta alokatzeak, üngüramena hobeki ezagützeko elkaldiak,… gaüza franko bada egiteko han.
Aldiz kanbiamen klimatikoaren ondorioak senditzen dira jadanik han, haizea azkarrago ari beita orokorrean. Horeri lotürik erabaki düe "ski de fond" pistarik ez proposatzera negü hontan. Argümentatzez pisten entretenitzeko animaleko lana eta ezantza gastatzen dela. Erabaki hau ez zela definitiboa erran deiküe eta dagün urtean arrajiten ahal lizate.
Bena eramaileen arabera, jente gütti baizik ez ziren jiten skiatzera…
Josy Arrosagaray "Zügün" etxolen eramailea :

Previous Next

Etxaltetan gero eta bekanika haboro eta gazteak ez bortxan hain trebe, bena presan!

Horri bürü egiteko etxalteetara horra da Petti Iraçabal Argintxol, bekaniken konpontzera.

Ozaze Etxautxean atzaman dügü (Xiberoko Botza piztürik):

Deitzeko: 06.65.45.98.45

Previous Next

2007an Iparralde barnekaldearen ekonomiaren builtarazteko, txeke eta bonoetaz gain karta elektroniko eta webgünearen bidez egiten ahalko dirate opariak; hori leküko saltegietan erosteko!

Xehetarzünak Maialen Etchebest eta Claire Orabe alkarteko langileekin:

https://www.paysbasqueaucoeur.com/accueil

 

Previous Next

Athereiko Ühaitza aterpetxeak bere bortak berriz zabaltü dütü üda hontan.

Issorretik jinik Eliane Cazauran-ek dü leküa junarazten. Üztaila eta agorrilan leküa sahatü eta obra ttipiak egin ondoan setemez zabaltü dü.

Bere xedea presentatü deikü :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan