XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

Üda hasi berri bada, turismako aktürrak bildü dira hitz ordü nausien aipatzeko.

Üsatüzkoak gain, pastoralak, herriko besta, gazna feida ala espartinaren bestaz gain, beste hitz ordü proposatürik zaizüe.
Üngüramenaren hobeki ezagützeko hitz ordüak badira ere LPO edo ONF arekin.

Xehetarzünak Yuna etxeberri eta Argitxu Ourthiague:

Previous Next

Industrian lan egiten dü Mixel Etxebest Mauleko mera ohiaren entrepresa taldeak eta  260 langilekin 40 miliu euro joanarazten dütü urte batez.
Erretretaren mezperan, eta entrepresaren egongortzeko Xiberoan, deliberatü dü fundazione baten sortzea eta Benat Cazanave ligiarrak dü joanaraziko taldea.

Xehetarzünak bildü dütügü, Mixel Etxebest entrepresabürüarekin :

Previous Next

Urte oroz bezala alkarteak xede andana bat proposatzen dütü herritarrer.
Horietan 3 projektü lodi badira : Laboratxaren üngürüan, mediation culturelle delakoa eta elkarbidea izeneko projektüa.
Alkartea izigarri aktibo bada ere, kideek untsa esplikatü deiküe gero eta jentee gütiago alkartean sartzen zirela eta egünko egünean gogor zela kideen jinaztea.

Barkoxe Bizi alkartearen berri hartzeko

Xehetarzünak bildü dütügü Pollo Pinque, alkarteko kidearekin :

 

Previous Next

Igaran urtean, Afrin kamiu ostatüak bere bortak zabaltü dütü.
Afrin ostatüa Hiba eta André Dadakouk düe etxekitzen. Kurdistanen, afruskeriak bizitü eta beren sort herrialat jiteko gogoa piztü zaie bizi berri baten hasteko, hots xiberoalat.
Kurdistan-reko berezitasünak prestatzen dütüe, Areta, Maule eta Atharratze herrietan.


Beren bizia eta proiektü berria aipatzen deiküe Hiba eta Andrék :

Previous Next

Aline Bedecarratz Elgoyhen-en "Arhondo" turisma enpresak Atharratzeko plazan egoitza berria dü. Hontan kanpoko aktibitateak aitziean jarri nahi dira izan ebilaldiak, trotineta elektriko üngürüak, kanioninga, espeolologia...

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan