XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Iratiko ostatüa zabaltü düe Josy eta Maritxuk!!

Iratiko ostatüa berriz zabaltü da !

Xiberoko sindikatak edo botingoak dü ostatü berri hori joanaraziko.

Hortako, sei jentez eraikik den ekipa bat muntatü düe , goiz eta arratsez lanean aritzeko gisan.

Iratiko günean den saltegiarekin egin den bezala, Leküko mozkinak dira aitzinean ezari nahi, kartieleko laborantxaren süstengatzeko xedearekin.

Iratin 20 bat langile badira, eta urte oroz 55 000 gaüaldi saldürik dira.

 

Benoit Tauzin eta Jacques Barreix sindikatüko haütetsiak:

Josy Arrosagaray eta Maritxu Castillon ostatüaren  joanarazleak:

Previous Next

Herriko alkarte andana bat biltzez, 3 partetan zatitzen ahal lizate Barkoxe Bizi alkartea :
- Ekonomia , coworking gunearekilan, igaran üztailatik plantatürik jente zonbaitek erregülarki erabilten düe eta beste zonbaitek noiztenka. Horrezgain Barkoxeko ekoizleen gaineko aurkezpen fitxak egin zütüen hobeki ezagütarazteko. Eta week-end paysan-aren antolatzearekin.
- Kültüra, hitz ordü desbardinak proposatzez urtean zehar, mintzaldi, erakuska, dantza ikusgarri ala beste.
- Soziala : ateleria desbardinak proposatzez, izan müsika ala arte plastikoak edozoin adinekoer aste oroz.
Eta hainbat xede badütüe aurtenko süstut kültür eta sozial mailan. Kültüra aldetik xiberotar dantza ohoratzeko eta ezagütarazteko güne bat sortü nahi da argazki, margo eta testuekin, uda hontan EKE (Euskal Kultur Rrakundeak) bildütako Barkoxeko lekükotarzün zonbait ezarriko dütüe borna zonbaitetan…
Sozial aldetik ere üngürüko herriekin (Arrokiga, Ospitale Pea eta Eskiula) EVS (Espace de Vie Sociale) bat sortü gei düe. Hau delarik lagüngoa sozialak biltzen dütüan güne bat.
Mathilde Agor alkarteko langilea :


Patrick Kanpo Etxahun alkartekoa eta Barkoxe Biziko administralaria :
Langile eskaz da Xiberoan!

Xiberoko ekonomia zertan den eta zer dütüan dagün desafioak kontatzen deikü Jean Jacques Carriquiriborde Odace-eko alkartebürü berriak:

 

Giltzak: ,
Previous Next

Aguerraberriak bere bortak arra zabaltüko dütü Aguerraberria Folies izena hartzez. Uztailaren 1etik goiti zabaltzekoa da eta xede andana bat badütü. 3 xede desbardin üknen dutu : rock n soul ostatüa, l’école du mouton dansant eta Xeroki turistentako egongia bat.
Ostatüaz gain, egüerdioz bazkari sinple bat proposatü gei düe, hilabetean behin kontzertü, erresidentzia güne bat, eta setemetik goiti kurtso desbardin hanitx proposatüko dütüe astean zehar.
Tatiana, antzerkilari, psikologoa eta erakaslea da, Olivier dantzari klasikoa, antzerkilari eta margolaria.Horrentako aste osoan kurtso desbardinak propsatü nahi dütüe bena horik ez dira seteme beno lehen hasiko.
Xehetarzünak bretaniatik horra diren Olivier Eta Tatiana :  


Xehetarzün haboro
https://www.aguerraberriafolies.com
Previous Next

Igaran astean egin düe ODACE xiberoko entrepresabürüen alkarteko biltzar nausia.
ODACE alkartearen lehendakarigoan Elkar entrepresako Jean-Jacques Carriquiriborde-k, Spi-Aero entrepresako Mathieu Pourillou ordaitüko dü.
XIBETEK izeneko ikerketa eta formakuntza polo teknolojikoa ere aipatürik izan da, 2023an partiarazteko xedea bada.
Xehetarzünak: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan