XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Previous Next

2007an Iparralde barnekaldearen ekonomiaren builtarazteko, txeke eta bonoetaz gain karta elektroniko eta webgünearen bidez egiten ahalko dirate opariak; hori leküko saltegietan erosteko!

Xehetarzünak Maialen Etchebest eta Claire Orabe alkarteko langileekin:

https://www.paysbasqueaucoeur.com/accueil

 

Previous Next

Etxaltetan gero eta bekanika haboro eta gazteak ez bortxan hain trebe, bena presan!

Horri bürü egiteko etxalteetara horra da Petti Iraçabal Argintxol, bekaniken konpontzera.

Ozaze Etxautxean atzaman dügü (Xiberoko Botza piztürik):

Deitzeko: 06.65.45.98.45

Previous Next

Ez dügü haboro presentatzen Laure Gomez. Iustrazio mündüan bere izena ezagütarazi züan haurren libürüetako marrazkiekilan.
Oraikoan tatuaje egiten hasi da. Astüen karavana batetan tatuaje salu bat muntatü dü.
Laure Gomez :

Bere lana deskubritzeko bere saluko « sorgin orratza » orrialdeetara hüllant sare sozialetan. Bestela Atharratzeko Kakotxan bere marrazkiak erakusten dütü azaroaren 25a arte.

Previous Next

Athereiko Ühaitza aterpetxeak bere bortak berriz zabaltü dütü üda hontan.

Issorretik jinik Eliane Cazauran-ek dü leküa junarazten. Üztaila eta agorrilan leküa sahatü eta obra ttipiak egin ondoan setemez zabaltü dü.

Bere xedea presentatü deikü :

Previous Next

Euskal gaztain etxea Maulegainera jin da aurten. Düala 8 urte Bidarrain gero Makean zen enpresa.

Gaztainak beste hamar bat mozkinetan bestelakatzen dütüe urte osoan.

Euskal gaztain etxeaz, Beñat Itoiz:

Sasuaz:

Erretretaren tenorea hüllantzen denez, arra harzale bat txerkatzen düe enpresaren segidaren hartzeko!!

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan