XÜXENEAN ENTZÜN

Ekonomia

Ligiko aterbetxearentako eramaile bat txerkatzen

Lehen serorek eramaiten zuen eskola bat baldin bazen, düala 20 urte beno haboro taldeen errezebitzeko aterbe bilakatü zela. 25 lekü beno haboro badütü, sukalte profesional bat, eta ondoan badü egongia bat eramaileak hor berean lo egin nahi badü. Üdan jadanik galto badüe bai eta mendi tinietako lasterketaren denboran. Gazte, familia, pausatzeko ala bestaren egiteko, edonorentako eginik da günea.
650 euro galtegiten du herriak hilabete oroz.
Interesatürik direnentako 05 59 28 60 52 ala Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Thomas Burguburu lehen axuanta :

Previous Next

Maitena Urruty eta Marianne Sagardoyburu azken hilabetetan lanetan izan dira Alsace-Lorraine karrikan libürü denda horren zabaltzeko.
Marrazki bildüma, eleberri, hiztegi eta beste libürüen artean, te salu egiten dü ere bai güneak. Atzo zabaltu düe, eta jente jadanik hüllantü zaie.
 Asteartetik neskenegüneala zabalik date (9ak 30 goiti 7 ak arte, eta neskenegünez 9etarik goiti.)
Ateleria desbardinak ere antolatü gei dütüe eta idazle zonbait jinarazi.
Maitena Urruty eta Marianne Sagardoyburu :

Previous Next

Mauleko Victor Hugo karrikan saltegi berri bat zabaltü da.
Christiane Jaury-k “vrac en sac” saltegia zabaltü berri dü barantailan Hoquigarai saltegiaren parean.
Biologiko eta ekologiko ekoizpenak saltzen dütü nahas mahas edo « vrac » moldean erran nahi beita kartuzko edo plastikako paketatzeak gabe.
Bere xedea esplikatü deikü :

Previous Next

Aste osoan, iganteala arte, Europako arte lanen egünak dira, eta horren kari hainbat lanbideek beren bortak zabaltzen dütü. Xiberoan horietan Mitikilen den Laurent Caudine-en ateleria bada, 19. Menteko arlojuen arrenjatzera eta edertze lanetan ari da. Hanitxek baldin badütüe 2 metro gora beno haboro egiten diren ordülari horiek etxetan, horien arrenjatzeko jente izigarri güti dira, teknika kasik desagertü da 20. Mentean.
Laurent caudine en ateleria bisitatü nahi badüzüe zabalik da egün oroz iganteala arte goizeko 10 etarik 12tara eta arrestiko 2etarik 6etara.
Laurent Caudine artisaua :

Urte huna berriz ere Xiberoko komertxantentako

Xiberoko komertxantak beren urteaz botzik dira !!
Hüllan bi miliu euroko saltzekin natibitatez, urteko zunbatkiak hun izan dira.
Beste animazione nausietan amen besta eta Atharratzen egin diren animazioneak untsa ebili dira ere.
Halerik ere, internetez egiten diren erosteak ezkapatzen zaielakoz damützen dira komertxantak.
Arrenküren aldetik, gulegoaren arraberritzea ez da aija egiten .
Orotarat 100 bat komerzio dira parte harzale komertxanten batzordean

 

 

Peio Quheille komertxanten bürüa: 

Aurélie Lartigue komertxanten batzordearen kide: 

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan