Düala 25 urte sortü zen alkartea xiberoko gazteak juiten zirelakoan. Haien lagüntzeko, herriko bizia eta ekonomia süstatzeko gazte talde bat bildü zen.
Geroztik lagüntzale talde franko eta xede honanbeste igaran dira.
Bilantto bat egin dügü Marie Arrossagaray Zugun-ekilan :
Urtez urte inplikatü direnen eskertzeko eta kide berrien sarrarazteko egünaldi bat antolatzen düe Atharratzeko Prefostan azaroaren 25an.
Goizan aperitifa xiberoko trikitilariek animatürik, bazkaria lagüntzaleek prestatürik eta ondotik atelierak Azia-ren orhitzapenen eta dagün desafioen aipatzeko.
Izena eman behar da deitzez Aziat.