Haütetsiek, ondoko urteetako Xiberoaren bilakatzea eta lürrak nola baliatürik diratean definitü behar düe.
Iragan neskenegünean haütetseak orro kümit ziren, PLUi, SCoT eta PNR lürralde antolaketa tresnen ezagützera. Esplikatürik izan zeie ere, xedeak zertan diren.
Haütetsiek tresna horik geroari so gogozkatze tresnak bezala ikusten dütüe.
PLUi, SCoT, eta PNR-a zer diren hobeki konprenitzeko, Jean-Pelle Iriart eta Mattin Arhancet-ek xehetarzünak orro emaiten deizküe. Xede bakotxa zertan den ere esplikatzen deiküe.
Alkarrizketa OSOA
Alkarrizketa LLABÜRTÜRIK