Düala urte bat Ozazeko zübü ondoan negütegiak altxatürik izan ziren. Baratzegintzan plantatü da han Joël Arla amikuztarra, eta bere lan egiteko manera biologikoa da. Üsatü porrü, tomate edo entsaladez gain, beste gisako belarrak ere lantatzen dütü azken denboretan : peresila, txarpoila (thym) edo porrütipula (ciboulette) besteak beste. Saltegier saltzen deitze landareak, bena jenteer ere bai leküan berean.
Ekoizpen biologikoak jente hanitx interesatzen badü ere, arrenküra bat sortzen deio ; bere lürretan bada har bat landare zonbait jaten deitzona, eta ez dü esküz elkitzeaz kanpo beste elkibiderik. Bena aitzina doa, eta esperientzia bat ere hasi berri dü : egür xehekatüa metatü dü, puritü edo usteldü ondoan ongarri gisa baliatüko düana, ümen ongarri horrek berak ureztatzen beitü lürra.
Entzün Joël Arla :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2696