XÜXENEAN ENTZÜN

Laborantxa - Üngüramena

Idauze-Mendiko lür trükaketa

Heben ageri da lürrak nola partekatürik ziren Idauze-Mendin.Idauze-Mendin, ordokia eta bortüaren arteko lür zonbait barreatürik izan ziren frantses iraultzarekin. Iraztorra, otatzea edo oihan lür pezak üsü beren jabeen lürretarik hürrün eta barreatürik beitziren, ez ziren lantürik izan azken urteetan. 2003ko "PCD"arekin, gogoeta bat hasi züen herrian lür pezen jabeen artean arra partekatzeko.
Geroztik programa abiatü eta ürrentü da. Idauze-Mendiko herriko etxeak kontseilü orokorraren, SAFERaren eta Xiberoko ASAren lagüngoa üken dü horren egiteko. Orai, lür trükaketa hortan parte hartü düenen arabera, lürrak aisago lantzen ahalko dütüe. Idauze-Mendik dütüan 569 hektaretarik 59 hektara 140 lür peza ttipietan ziren, eta horiek dira 30 bat jabeen artean trükatürik izan.
Entzün Roger Erramouspe, Idauze-Mendiko aüzapeza :


Entzün Jean-Michel Larramendi, Altzürüküko laboraria :

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan