Neskenegün hontan (apirilaren 3) Azkorriak bortak zabaltüko dütü urte oroztako feidarentako. Aurten, gazna berri bat proposatüko dü koperatibak, "Eztia" izenekoa. Hortaz gain, Azkorriaren saltegian feidaz kanpo (hots egün oroz) beste mozkinak salgei dira, horien artean Eztigar sagardoa, Irulegiko ardoa, Ezpeletako piperra eta beste.
Feida honen iragarteko Jean Claude Barretxengana joan gira, eta parada hortaz baliatü ere Azkorriaren lanaz püntü baten egiteko. Feida goizanko 10etan hasiko da eta arrestiriko 6ak artino iraünen dü.
Entzün Jean Claude Barretx :
- Laborantxa / Üngüramena
- Agerraldiak: 2475