Ebiarekin hasi baldin bada igaran ostegüna, ateria jin arau jenteak hüllantü dira Atarratzeko plazala.
Urte oroz Atarratzeko besten hasteko Gazna feida antolatzen da. Aurten beste urtetan beno salzale gütigo izan badira kontent agertü dira gazna salzaleak.
Gaznaz gain, jateko edo ere beste ekoizpen zonbait ageri ziren plaza hortan. Dantzariak edo ere müsika entzün da.
Urte oroz egiten den ardailla hoberena edo gazna hoberenaren txapelketa igaran da ere.
Iulen guiresse han günüan mikroaren luzatzeko.
Gazna hoberenaren irabazleak :
Ahüntz gaznan :
1 Yann Vaugon Oihenartea Atarratzen
2 Chevre d’Iseye Aydius herrikoa.
3 Packen Philippe eta Isabelle Ereta (Arette)
Bortü gaznan :
1 Michel Jaragoyhen Garaibi.
2 Bexka etxaltea Atarratze
3 Naboleguy Olha. Helene Rolland.
Etxeko gaznan :
1 Pierre Oihenart Arrokiga
2 Gaec Etxebarnea Barkoxe
3 Gaec Ahal bezala Atarratze.









