XÜXENEAN ENTZÜN

Kirola

Previous Next

Urte hona izan da Mauleko SAM Foot zanko balo alkartearentako.
330 lizentziadünekin, urte oroz jente haboro biltzen dütüe.
Aurten, 2 finala jokatzeko pada üken düe handiek ; lehena Pirineoetako kopa eta bigarrena Akitaniakoa. Hori izan da ordüan sasuko sorpresa handia.
Audela, SAM alkarteak, ostatü bat zabaltü berri dü.

Xehetarzünak Bortto Oyhenart-ekilan:

Previous Next

Frantzia iparraldeko gazte bat, Xiberoko lürraldeetan errugbi mota berri bat hedatzen ari da.


Simon Gousseau-k 5nakako errugby txapelketa bat antolatzen dü. 
Txapelketa üztailaren 27an iraganen da, goizan.
Kirolak ekarten dütian plazerretaz gain, helbürü sozial bat badü xede honek : material biltze bat eginen da ere, Cameroun-eko talde bat jin behar beita.


Hori oro aipatürik zaikü Simon Gousseau-ekilan:

17. Xiberoko txapelgoa hasirik da

Ez dira sekülan hainbeste xiberotar izan Xiberoko txapelgoan !

17. da hasi ( arramaiatzaren 23an) zalgizeko besten kari eta seteme arte plazaz plaza iganen dira 3 maila desbardinetan. Berrikuntza zonbait lehen mailan 9 xiberotarrek izena eman beitü, eta Mendikotako arrabotü berritik igaranen dira prefosta.
Erran behar da bide egin düala sortü zenetik, eskü hüska ez beitzen aski ikusten plazetan sortü zen jenteer eta haurrer gogoaren emaiteko. Eta orai emaitzak ikusten dira maulen formatürik izan direnak izena emaiten beitüe. 8 ekipa lehen mailan eta 10 ekipa 2 eta 3. Mailan.
Pilotarien biltzarrak 10 pelota eskeini dütüe ere antolazaleer, üda hontan erabilirik diratekeanak.
Azken urtetako bilan izigarri positiboa egin düe alkartekoek, eta espero düe hebentik urte batetara txapelketako lehen mailan ariko direla xiberotar zonbait.

Xabi Elgart Xiberoko txapelgoa alkarteko kopresidenta :

Euskal selekzionari BAI/ Frantsesari EZ

30 bat pelotakari gaztek Euskal selekzioaren alte agerraldi bat egin düe, frantses selekzionari üko egiten züela azpimarratzez.

Horrek ondorioak üken dütü Hazparneko trebatze polotik kanpo üken beitüe Aetz Etxart eta Xabi Negelouak; besteak beste; 

beha ditzagün: 

Asteartean Pascal Bedere DTNak arrapostü emanen deikü.

Previous Next

Pirineotako finalean erauntsi badüe düala hilabete eskualdeko finalan ari ziren neskenegünean. 4-2 galdü düe Arcachon taldearen kontre (nazional 3 mailan ariko direnak).

Partidaren bilana egin dügü biharamünean Pierre Larroque jokülariarekin :  

Partida xüxenean eman dügü ere Julien Lucuix eta Allande Etxeberriri esker :  

Momentü hoberenak :  

Ausaz

Kronika

Emankizüna

Artxiboan