Departamentüko txapelgoako finalealat heltü dira gotañeko emazteen eta gizonen taldeak, baita 18 urte pekoena ere. Mourenxen erauntsiko düe bihar txapelgoa horren ürrentzealat heltzeko irabazteko gogoarekin.
Gizonak Lescarsen kontre ariko dira Neskak Artixen kontre izanen direnean. 18 urte pekoena aldiz 31ko aste bürüan izanen da.Gizonek aisa eraman badüe sasua lehen leküan ürrentzez, neskek haien multzoko lehen taldearen kuntre irabazi beharko düe , jakinez berritan galdü düela haien kontre aurten.
Autobüs bat abiatüko da Gotañetik 8:45tan so egileentako 5€tan, jakinez pottikoen partida goizanko 11etan hasiko dela eta neskena horren ondotik datekeela 13 etan.
Marie Arrossagaray eta Charlotte Etxeberri :