XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

Laborari multxo bat bildü da abentü hatsarre hontan, Olorue ondoan den Ledeuix herrian egin nahi den Golf xedearen salatzeko. Olorueko Golf alkarteak, ordoki eta laborantsako oso hona den 4 hektarako lür eremü bat alokaidatü nahi dü, golf zelai baten egiteko, Oloruen düan zelaiatik joan behar beitü. Juntatü dügün laborari batek erran deikünaz, ez direla bortxan holako xede baten kontre, bena holako lür honak laborantsako begiratü behar direla. Iragan berri diren lürraren "Asisetan", haütetsien alkarteko ordezkariak ados agertü ziren holako ikusmoldearekin. Hitzen obratzeko mementoa jinik dela uste düe eskualdeko laborariek eta konzertazio bat galdegiten düe Ledeuixeko aüzapezari, elkibide baten atzamaiteko.

Entzün Michel Casabonne Olorue kantonamentüko FDSEA sindikateko botz eramailea :

Xiberoan ebiak azkarki irauntsi dü azaroaren 5 eta 6an, bereziki bortü güneetan. Basabürüko sü ehaileak hamar bat elkaldi egin dütüe. Santa-Graziko hurtegian, alertako marka gaintitürik izan da igante goizan 4 ak eterdi altexean. Segidan, alerta plana plantan ezari da, Prefektüra, Shema, Herriko-Etxea, Jendarmeria eta sü ehaileen artean. Albert Aguiar aüzapeza abisaturik izan da  eta sü ehaileak jin dira barajearen zaintzeko eta erabakiaren hartzeko edozoin mementoan bidearen mozteko. 150 metraküba hur segundakal ixuri da egün osoan eta behar izan da hurtegia doi batetan hüstü. Ondorioz, ühaitz handia goratü da eta 1992 ko üholdeen heineala kasik heltü da Mauleko 2 zübüetan. Arrestiri aphalean doi batetan bazterrak anpletü dira bena gaü osoan hurtegia zaintü behar izan düe. Bestalde, bideak moztürik izan dira egünaren kursean, han eta hor, Ligin, Atharratzen eta Barkoxen.

Entzün Ducombs jauna Santa-Graziko hurtegiko SHEMeko ardüradüna :

Guillaume Epherre Altzürüküko semearen sortzearen mentebürü kari omenaldi bat eginik izan zaio ürrietaren 9ean Altzürükün. Hasteko, Jeannot Etchetto erretorak meza eijer bat eman dü. Ondotik, Piarres Aintziart, Jean-Louis Davant, Jean Haritchelhar eta Andres Urrutiaren mintzaldiak entzün ahal izan dira, non ere eüskararen süstengazalea goraipatürik izan den. Azkenik, oritarri bat pausatürik izan da bere familiaren hilobian. Omenaldi honen kari, Piarres Aintziartek egin düan Guillaume Epherreren idazlan zonbait biltzen dütüan libürüxka presentatürik izan da. Apez eta kalonjea izan zen, idazle ere bai Elizako geietan. Eüskalzain ere izan zen 1958ean, Aita Pierre Lhande zenaren ondotik eta Jean-Louis Davant aitzin eta Eüskalzaleen Biltzarrako bürüzagietarik izan zen lüzaz.

Entzün Piarres Aintziart Eüskalzaleen Biltzarrako kidea :


Entzün Johañe Carricabürü Altzürüküko aüzapeza  :

Entzün Niko Etxart kantore bat kantatzen :

Orai artino itzal güneetan ziren Eüskal-Herriko eta Biarnoko herriek « fibre optique »ren bidez Internet Haut Débit ükenen düe. France Télécom enpresak Frantziarentako, 60 miliuko inbeztizamentü egitea deliberatü dü. Orai, hebentik aitzina hiru urteen barne, Eüskal-Herriko eta Biarnoko 26 herriek ekipamentü bereziak ükenen dütüe eta fibre optique hariak tiratürik izanen dira. Xiberoan, Mitikilen, Larraiñen, Montorin, Altzai-Altzabeheti-Zünharretan lanak programatürik dira. Berriki Verdetsen Haut-Débit estrenatü badüe, ontsalas azaroaren erdisüko Mitikilen  Haut-Débit estrenatüko düe. Bestalde, abentü ürrentzean, 2012ko lehen sei hilabeteko egütegia ezagütarazi behar lüke France Telecomek. Plantatürik den tresna « Nœud de Raccordement Abonnés Grand Multiplexeur » deitzen da. Indarraren aldetik, 2 eta 20 Megabits-en artean emetitzen dü. Indarra apürtzen da “Noeud de Raccordement” günetik etxeala artino den artearen araberan.

Entzün Alain Castaing Departamentüko egitüra püblikoekilanko harreman ardüradüna :

TNT edo Telebista nümerikoala iragaitean sortü ziren arrenkürak, egünko egünean kasü haboroetan xüxentürik dira ! Apirila hatsarrean izan ziren tenpestak kaltegarri izan ziren güne zonbaitetan eta tresnerien indar eskaza ageri egon zen. Audela, telebista seiñale ekarle ezberdinen arteko koordinazione eskazak ez dütü gaüzak hobetü. Orai orokorkian, jakin dügünaz gaüzak xüxentürik dira bena güne xuriak deitzen direnak agertü dira. Kasü hortan direner aholkatürik zaie, jadanik hanitxek egin düen bezala, telebistaren biltzeko beste manera baten haütatzea, satelita adibidez.

Entzün Véronique Etchegaray Mauleko Herriko-Etxeko zerbütxarien züzendaria :

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan