XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

Internet Haut-Débit itzal güneetan diren 26 herrietan

Orai artino itzal güneetan ziren Eüskal-Herriko eta Biarnoko herriek « fibre optique »ren bidez Internet Haut Débit ükenen düe. France Télécom enpresak Frantziarentako, 60 miliuko inbeztizamentü egitea deliberatü dü. Orai, hebentik aitzina hiru urteen barne, Eüskal-Herriko eta Biarnoko 26 herriek ekipamentü bereziak ükenen dütüe eta fibre optique hariak tiratürik izanen dira. Xiberoan, Mitikilen, Larraiñen, Montorin, Altzai-Altzabeheti-Zünharretan lanak programatürik dira. Berriki Verdetsen Haut-Débit estrenatü badüe, ontsalas azaroaren erdisüko Mitikilen  Haut-Débit estrenatüko düe. Bestalde, abentü ürrentzean, 2012ko lehen sei hilabeteko egütegia ezagütarazi behar lüke France Telecomek. Plantatürik den tresna « Nœud de Raccordement Abonnés Grand Multiplexeur » deitzen da. Indarraren aldetik, 2 eta 20 Megabits-en artean emetitzen dü. Indarra apürtzen da “Noeud de Raccordement” günetik etxeala artino den artearen araberan.

Entzün Alain Castaing Departamentüko egitüra püblikoekilanko harreman ardüradüna :

Hona 26 güneetan programatürik diren lanak, Eüskal-Herrian: Urepele, Hazparne (tinietako bidea), Sames,  Landibarre, Bunuze, Donaisti, Jutsi, Meharine, Mugere, Hazparne( Larruneko aüzoa), Larraine, Montori, Alzai-Altzabeheti-Sünharreta eta Mitikile
Biarnoan aldiz, Verdets, Montaner, Aurions-Iderne, Aydie, Saint-Jean Poudge, Moncla, Lay-Lamidou, Laruns Eaux-Chaudes, Laruns Gabas, Sauvelade, Lanbatut Figuieres, Abitain,

 

 

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan