XÜXENEAN ENTZÜN

Berriak llabürrak

Janari saltegi sozial bat Maulen (11/09/19)

"Janari saltegi sozialak" bortak zabaltuko dütü Maulen dagün setemerearen 21ean ! Orai arte, janaria dohainik partekatzen bazen, hebentik aitzina, pakatzez izanen da prefosta prezio apal batetan ! Xiberoan bada 20 bat urte, beharretan diren jenteentako janari zatitze egiten dela eta beharrak ez dira ttipitzen, mementoan 45 familiak lagüntzen dira, jakitez baserri güne izatez ez direla denak agertzen. Hots, janari salgüne honen helbürüa da, kittorik den lagüntzatik elkitzea emeki emeki eta janari süerte zabalago baten eskentzea. Horrez gain, ateleria ezberdinak proposatuko dira, horietan sükaltaritza.

Entzün Christine de Fabrégues "Janari partekatze" kolektibokoa:


Entzün Jacques Hérrera "Janari saltegi soziala" alkarteko bürüa :

Ausaz

Kronika

Berriak

Artxiboan