- Berri llabürrak
- Agerraldiak: 3904
Apiril arraina
Bidajeko jenteak ez dira Mauleko Agerrian agertü atzo erran dügün bezala, apiril arraina baizik ez zen ! Hi Hi Hi !
Bidajeko jenteak ez dira Mauleko Agerrian agertü atzo erran dügün bezala, apiril arraina baizik ez zen ! Hi Hi Hi !
Bidajeko jenteen 90 karabana, orotara 250 jente plantatü dira atzo martxoaren 31an Mauleko Agerrian. Harridüra handia izan da Mauleko Herriko-Etxearentako, baimenik galdegin gabe sartü direlako. Dena den, lekü güzietatik kanporatürik diren jente horier batzarriaren egitea deliberatü dü Mixel Etxebest aüzapezak arrazu hümanitarioen gatik. Agerriako aüzoek aldiz, ez düe ber manera ikusten. Franko arrenküratürik agertzen dira jakitez bi hilabete egonen direla hor. Joan-jinak taigabe izanen direla lotsa dira eta eskolatürik ez diren haur eta gazte franko bazter güzietan kurritüko direlako. Mauleko kontseilüa egün biltzekoa da afera nola küdeatü behar den ikusteko.
Entzün Mixel Etxebest Mauleko aüzapeza :
Iparraldeko AEK-k, eüskara non erabilten ahal den jakinarazteko interneteko blog berri bat zabaltü dü. Hitzordü kültüralak, mendi elkaldiak, atelierrak eta beste, eüskararen erabilteko parada eskentzen düen inganio güzien berri praktikatuiparraldea.blogspot.com-en edirenen dütüe ikasleek. Eüskal-Herriko probintzia güzietako gaü eskola ezbardinek antolatzen dütüen ekintzen berri ere biltzen ahal da blog hortan.
Entzün Jojo Bordagarai Gaü-Eskolako animazailea :
Martxoaren 29an telebista, analogikotik nümerikoala iraganen da. Kanbiamen aldetik, irudia eta soinüaren kalitatea hobetüko dira eta 19 katiala iraganen da. TNT edo Lürreko Telebista Nümerikoa ez badüzüe gehitü züen telebistari, 29tik harat ez düzüe haboro deüs ikusiko. Züen herrian ez badüzüe TNT edo LTNren hedagailürik eta güne xuri batetan balinbazide telefona zenbaki hontara deitü behar da 09.70.81.88.18 edo "tousaunumérique.fr" web güneala joan. Bestalde,TNT edo Lürreko Telebista nümerikoa parabola behar badüzüe, sos lagüntzak badira. 250€ sos lagüntza bada eta Eskualdetik100€ko lagüntza izaten ahal da güne xurientako. Eta kasü egizüe, züen etxerat hüilantzen zaizüen saltzaletaz.
Enrzün Mickaël Geay :
Atarratzeko plazaren arraberritze lanak barantailaren 8an hasi dira. Lan handiak aldiz, serioski hasiko dira barantailaren 20an Basabürüko ihauterien biharamenean. 800.000€ kostatüko düan lan horietan, Atarratzeko herria lagüntürik izanen da departamentütik, eskualdetik eta estatütik. Betuez apaintüko da plaza harriaren itxüra emaitez. Kanalizazioen eta beste azpiko harien arraberritzeko paradaz baliatüko dira ere. Obren denboran plaza otoer debekatürik date, eta harahonakaren aldetik mügatürik. Kamiuek ez düe plaza zeiharkatzen ahalko. Horrez gain, merkatüa Interprofesionalen egoitzaren gibeleko aparka leküan igitüko da. Lanek, arramaiatzaren erditsüko ürrrentürik izan behar lüküe.
Entzün Arnaud Villeneuve Atarratzeko aüzapeza :