Mauleko kontseilüa zen astearte gaüan, estatüaren DGF funtzionamendüko sos lagüntza azkarki apaldüko delakoz hiriaren xede zonbait gibeldüko dira.
Bestalde errefusiatüen errezebitzeko kontseilüa oso ados da, jakinez pribatü zonbaitek jadanik izena emanik düela beren etxean zonbaiten aterbetzeko.
Agerria apezetxe ohian hotel jatetxe bilakatzeko obrak abendüan hasiko dira. Victor Hugo karrikako lanak ürrietaraen 12an hasiko dira. Hilabete ürrentze arte ariko dira karrika arroilla eta parking edo aparkaleküaren arraberritzen. Hortako astean kurtsian goizeko 8etarik atsaldeko 5etara karrika zerraturik izanen da, Astebürüan aldiz egünaldi osoan (24/24h).
- Politika
- Agerraldiak: 1976