Ipar Euskal Herriko 150 bat auzapez eta haütetsiek parte hartü düe neskenegün hontako bilküran EPCI edo herri elkargoa bakotxaz.
Erran behar da hautetsi kontseilüan biltzar nausia zela, eta kari hortara dela prefetüraren proposamena bai eta «cabinet Aradie" izenekoaren ikerketak presentatürik izan.
Ikerketa eta proposamen horien aipamenak ziren prefosta herri elkargoa bakotxaz ipar euskal herriarentako.
Egün jüstokin, prefetak ofizialki bere proposamenak ageraziko dütü departamentüaentako Pauen.
Hartakoz ondoko ürratsa ürrietatik azaroarat hautetsien abisa edo iritzia bildürik dateke lehen aldikoz, eta bedatse hontan ozbakotz delibero bat hartü beharko da.
Jakin behar da ere beste proposamenik eginik datekila EPCI hori ez bada hon hartürik.
Ondoko hitz ordüa xiberoarentako urrietaren 10an hautetsi kontseilüaren presidenta hor dateke eztabaidan jarraikitzeko xiberoko haütetsi oroekin.
- Politika
- Agerraldiak: 1987