Baterak bilküra bat antolatzen dü ostegün gaüan, Mauleko zerbütxü günean. EPCI edo lurralde elkargoaz eztabaida handiak badira Ipar EHan. Eztabaida ez dadin auzapez eta haütetsien artean batü, Baterak bilküra publiko bat antolatzen dü, oroeri zabalik dena.
Jakin behar da Batera herritarren plataforma bat dela non ere 110 elkarte, sindikatü eta mügimendü hanitxek parte hartzen düen.
Nahiz eta Ipar EHarentzat lurralde elkargo bat galdatzen jarraiki gei düen, prefetaren proposamenaren onartzea erabaki züen. Aüzapezek beren abisa edo iritzia laster eman behar badüe, Baterak ez dü nahi eztabadaida hautetsi artean baizik ez dain eginik izan eta hartakoz herritarrekin eztabaidatzea deliberatü düe.
Frantxoa Camus Baterako kidearekin elestatü da ximun uthurralt :
- Politika
- Agerraldiak: 1897