Lürralde antolaketaren erreforman ; etapa inportante bat izan da astearte goiz hontan, Departamentüko herri elkargoen argazki berriaren presentatzearekin.
Prefetak aurkezpena egin dü, 45 hautetsi biltzen den lan taldearen aitzinean.
Orai arte, departamentüan bada, 547 herri, 29 herri alkargoa, 10 euskal herrian eta 19 Biarnon eta ere 233 herrien arteko sindikat!
Ekonomiak egin behar direlakoz; eskema berri bat lantürik izan da eta prefetak egin proposamena da ,Euskal Herri osoko alkargoa bat eta Biarnoarentzat 8 alkargoa.
Hebentik goiti, xedea igorriko da departamentüko 547 herriko etxetarat, 2 hilabete badükie ikusmoldea emaiteko. Eskualdeka biltzarrak eginen dira herriko kuntseilü güziekin.
Xiberoan , Urrietaren 10 an eginen da bilküra Maule baita zinema salan eta Xiberoko herriko kuntseilü güziak kümit dira .
Dominika Bosq herri elkargoako lehendakari gisa Pauen zen:
- Politika
- Agerraldiak: 1894